eguraldia
EGURALDIAREN IRAGARPENA
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Astelehen eta asteartean, hotz egingo du, baina prezipitazio gutxi izango da. Asteazkenean, ia Euskal Herri osora iritsiko da elurra. Gaur, gauerdian, Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu dute Gasteizen.
Datorren astean ere, negu beteko giroarekin jarraituko dugu, eta ondo babestuta atera beharko dugu kalera.
Astelehenean, euri gutxiago egingo du, baina giroa hotzagoa izango da. Isurialde atlantikoan, zaparrada txikiak izango dira, eta oso noizbehinka eta sakabanatuta botako ditu arratsaldetik aurrera. Egunaren lehengo partean, elur-kota 600-800 metroan kokatuko da, eta, hori dela eta, abisu horia egongo da indarrean 09:00ak arte. Hotza areagotu egingo da egunaren amaieran, hegoaldean bereziki. Izotza egingo du barnealdean, mendi inguruetan batez ere, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Asteartean ere, giro hotza izango dugu. Egunak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira, zerua erabat estali arte. Egunean zehar, prezipitazio txikiren bat izan daiteke isurialde atlantikoan, eta gauean penintsula barnealdetik iritsiko den fronteak zaparradak utziko ditu hegoaldean ere. Une horretan, litekeena da elur-kota 500 metrotik behera jaistea, eta egoera gordindu egingo da hurrengo egunean.
Xabier Casado ETBko "Eguraldia" saioko aurkezlek azaldu digunez, "asteazkenean DANA bat sartuko da, eta horrekin, ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 300 metrora jaitsiko da. Gainera, zenbait unetan are gehiago jaitsi daiteke. Beraz, asteazkenean, Euskal Herriko hainbat eta hainbat tokitan elurra ikusteko aukera izango dugu, eta ez bakarrik mendi inguruetan".
Egoera antzekoa izan daiteke ostegunean, maximoak zertxobait igoko diren arren, eta ostirala hotza baina eguzkitsua izan daiteke.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa