eguraldia
EGURALDIA
EITB MEDIA
EAEko barnealdean eta Pirinioetan abisu horiak egongo dira indarrean egun horretan, elurteengatik. Iragarpen horren aurrean, Gasteizko Udalak zein Arabako Foru Aldundiak elurteei aurre egiteko planak jarriko dituzte martxan.
Urbasa, elurtuta, asteburu honetan. Argazkia: Lazaro Gonzalez
Negu beteko giroarekin iritsi da urtarrileko bigarren astea Euskal Herrira. Zeropeko tenperaturekin eta izoztuta esnatu dira hainbat txoko. Nolanahi ere, okerrena asteazkenean iritsiko da, goi geruzetan isolaturiko aire masa hotz bat sartzea espero delako. Ezegonkortasuna areagotu egingo da eta elur-maila 400 metrora jaitsi daiteke, baita beherago ere toki askotan.
Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, fronte bat iritsiko da penintsularen barnealdetik, aire masa oso hotzarekin. Elurrak lurraldearen hegoaldean eta ekialdean izango dute eragin handiena. Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, bereziki eta sarriago egunaren lehen partean. Elur-kota 400-700 inguruan kokatuko da, eta 1.000 metrora, 15 cm-rainoko lodierak espero dituzte. 600 metrora, aldiz, 5 cm-rainoko geruza pila daiteke. Maila horretatik behera ez du zurituko.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du barnealdean, elurteengatik.
Horrez gain, asteartean beste abisu bat egongo da indarrean (gauerditik 10:00ak arte) muturreko tenperatura baxuak eta izotzagatik, hori ere barnealdean. Izotzarekin batera lainoguneak ager daitezke.
Nafarroan, Aemetek ere bi abisu ezarriko ditu egunotarako. Biharko, zeroz azpiko tenperaturengatik emandakoa egongo da, lurraldearen erdialdean eta Pirinioetan. Termometroa -4 ºC-ra jaitsi daiteke Nafarroako erdialdean, eta -7 ºC-ra Pirinioetan. Asteazkenerako, bestalde, elurragatik ezarriko dute abisua Pirinioetan. 600 metrotik gora 5 zentimetroko geruza pila daiteke, iragarpenaren arabera.
Iragarpenaren aurrean, besteak beste, Gasteizko Udalak gaur gauerditik abian du elurteei aurre egiteko plana "aurre larrialdi fasean". Halaber, Arabako Foru Aldundiak ere Neguko Bidezaintza Programa Operatiboa martxan du, eta besteak beste, 25 langile eta elurra kentzeko bederatzi makina prest ditu, errepideen egoera zaintzeko.
Iragarpena, egunez egun
Gaur, astelehenarekin, atertzera egingo du orduek aurrera egin ahala. Goizean tarteka euria egingo du, batez ere iparraldeko eskualdeetan, baina arratsaldean, atertzera. Elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da goizean. Zeruan aurreko egunetan baino ostarte gehiago ikusiko ditugu, hodeitza saretuago egongo baita. Tenperatura maximoak 5-9 ºC-koak izango dira, eta barnealdeko zenbait lekutan izotza egingo du goizean goiz eta gauean, batez ere mendi inguruetan. Haizeak iparraldetik joko du hasieran, baina arratsaldean baretzera egingo du eta ekialdera aldatuko da.
Asteartean giro hotza, baina, oro har, lehorra. Izotza espero dugu lurraldearen zati handi batean, eta behe-lainoa sortuko da goizean goiz bailara batzuetan. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira, hegoaldetik hasita.
Asteazkenean, esan bezala, elurra espero dugu maila behean. Elurraz gain, izotza egingo du, batez ere mendi inguruetan.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa