15:52

Gaztea

Azaroko asteburuetan

Udagoieneko Osterako kontzertuen zatiak, Gaztearen webgunean ikusgai

B. F. | EITB Media

Mikel Urdangarin, Xamanak eta Olatz Salvadorrek osatu dute aurtengo kartela. Hiru musikariek Bizkaiko hainbat txoko berezitan emandako kontzertuak grabatu ditu Euskaltzaleen Topaguneak.

  • Olatz Salvador

    Olatz Salvador. Euskaltzaleen Topagunearen bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Olatz Salvadorrek, Mikel Urdangarinek eta Xamanakek osatu dute aurtengo Udagoieneko Ostera ekimenaren egitaraua. Euskara sustatzeko asmoarekin, Euskaltzaleen Topaguneak hiru musikarien kontzertuak grabatu ditu Bizkaiko hainbat txoko berezitan.

Grabatutako emanaldietako abesti bana Gaztearen webgunean izango da ikusgai: azaroaren 12tik 14ra Mikel Urdangarinena (Otxandion grabatutakoa), hilaren 19tik 21era Xamanakena (Barakaldon grabatutakoa) eta azaroaren 26tik 28ra Olatz Salvadorrena (Ondarroan grabatutakoa).

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean