10:54

Gaztea

Musika

Rosaliak BEC astinduko du gaur gauean

B. F. | EITB Media

Kataluniar artistaren “Motomami tour” izeneko bira uztailaren 6an hasi zen Almerian. Ordutik, sare sozialak zuzenekoetako irudiekin bete dituzte Rosaliaren jarraitzaileek.

  • ''Motomami tour''en kartela

    "Motomami tour"en kartela. Argazkia: @rosalia.vt

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Rosalia kataluniar artista Barakaldoko BECen arituko da gaur, "Motomami tour"en.

Apirilaren 22an abiatu zuen musikariak mundu mailako bira Almerian. Orotara, 46 emanaldi eskainiko ditu New York, Los Angeles, Mexiko, Kolonbia, Alemania, Portugal eta Italian, besteak beste.

"Motomami" diskoaren estreinalditik, stream plataformetako lehen postuetan egon da Rosalia. Artistaren hirugarren lanak publikoa bereganatzea lortu du, kontrastez eta fusioz betetako hamasei abestiko errepertorioarekin.

Birako lehen kontzertuetako irudiak biral bilakatu dira sare sozialetan. Jarraitzaile sutsuen laudorioez gain, Bartzelona, Madril eta Andaluzian emandako zuzenekoen bideoek hainbat meme utzi dituzte.

Gainera, Motomami birako emanaldietan, publikatu gabeko Despechá abestia jo du Rosaliak. Oraindik entzungai ez dagoen arren, udako abestiaren garaikurra eman diote sareetako erabiltzaileek.

BEC!eko kontzerturako sarrerak salgai daude oraindik, 56,50 eurotik gorako prezioan, hemen. Emanaldia 21:30ean hasiko da, eta Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du 00:15ean Rosaliaren kontzertutik bueltatzeko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean