Gaztea

Musika

“AAZTIYEN”, ZETAKen disko berriaren izena

B. F. | EITB Media

Nafar taldeak sare sozialetan eman du diskoaren kaleratzearen berri. Oraindik ez dute datarik zehaztu.

  • Pello Reparaz

    Pello Reparaz

ZETAKen disko berriarekin dator: AAZTIYEN. "Dida!"n eman dugu albistearen berri, primizian, gaur goizean.

Bandak egindako iragarpenean, diskoaren izenaren nondik norakoa azaldu dute. Arbizuko euskalkian, 'aaztiyen' hitzak lehentxeago, duela denbora gutxi edo arestian esan nahi du.

Xehetasun gehiagoren zain, udazkeneko estreinu handietako bat izango da ZETAKen lan berria, IZARO, Nøgen eta Bulegoren diskoekin batera.

Albumaren berri gaur izan dugun arren, badaude bertan aurkituko ditugun abestiak entzuteko aukera izan dutenak. Izan ere, irailaren 17an WhatsApp mezu hau jaso zuten Arbizuko biztanleek: "Aatsaldion! Iyendiontan Arbizun ZETAK-en hiru kanta berri aaitzia nehi ttubenak, agertu daallela 20:30 ten plazan. Besarkadaat!».

Plazara bete zutenek disko berriko hiru kanta entzun zituzten, esklusiban, kaskoak jantzita. Herrikideen erantzun jendetsua ikusita, bi pase egin zituzten.