12:41

Gaztea

Zientzia

Hamabostean behin kontzertuetara doan jendeak zoriontasun eta autoestimu maila altuagoak ditu

B. F. | EiTB Media

O2 enpresak Goldsmitheko Unibertsitatearekin elkarlanean egindako ikerketa baten arabera, zuzeneko musika ikusi eta entzuteak eragin zuzena du ongizatea eragiten diguten sentimendu eta sentsazioetan.

  • Publikoa, Bilbao BBK Liven

    Publikoa, Bilbao BBK Liven. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

O2 enpresak Goldsmitheko Unibertsitako Patrick Fagan zientzialariarekin elkarlanean egindako ikerketaren arabera, zuzeneko musika entzuteak hainbat onura ditu osasunean. NME britainiar hedabide ezagunak eman digu ikerketaren berri.

Ikerketaren arabera, 20 minutuz zuzeneko musika entzuteak ongizate sentsazioa handitu dezake, % 21ean. Esperimentuan parte hartu duten pertsonei proba psikometrikoak eta bihotz maiztasuneko probak egin zizkioten, eta hainbat ondorio atera zituzten.

Gehienetan, zuzeneko musikak areagotu egin zizkieten autoestimuarekin lotutako sentimenduak (partaideen % 25ari), besteenganako hurbiltasun sentsazioa (% 25) eta buru estimulazioa (% 75).

Maiztasunean dago esperientziak osasunean duen eragina nabarmena izateko gakoa. Hala, honako ondorioa atera dute ikerlariek: hamabostean behin kontzertuetara doan jendeak zoriontasun eta autoestimu maila altuagoak izateko aukera dute.

Fagan zientzialariaren hitzetan, "ikerketak erakutsi du kontzertuek eragin sakona dutela osasuna, zoriontasuna eta ongizatea erregulatzen duten sentimenduetan".

 

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean