17:40

Gaztea

Kontzertuak

ETSk aurresalmentan agortu ditu 2025eko BECeko kontzerturako sarrerak

B. F. | EITB Media

Abenduaren 14an ireki zuten tiketen aurresalmenta, eta ordu gutxian agortu dira. 2025eko martxoaren 22an BECera joateko sarrera lortu dutenek egun osoko programazio bereziaz gozatzeko aukera izango dute.

  • ETS

    ETS

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

ETSren zaleek ordu gutxian agortu dituzte 2025eko martxoaren 22an taldeak BECen egingo duen kontzertu erraldoiko sarrerak.

Abenduaren 14ko goizean ireki zuten aurresalmenta, eta sei orduren bueltan tiket guztiak.

Zer gertatuko da egun horretan?

Taldekideek adierazi dutenez, BECa betetzea da "betetzeko duten azken ametsa". Hala azaldu dute gaur plazaratutako prentsa oharrean: "Gure zaleek esperientzia berezi bat merezi dute eta horregatik pentsatu dugu ekitaldi historiko hau egitea. Urtebete dugu lana aurrera eramateko eta badakigu gure ibilbidean mugarria izango dela martxoaren 22koa".

Hamaika jarduera izango dira egunean zehar eta kontzertu batekin bukatuko dute eguna. Taldeak aurreratu duenez, aipatutako jarduerez gain, gonbidatutako taldeak izango dira taula gainean.

BECera gerturatzeko autobus zerbitzu berezia izango da Altsasu, Zornotza, Arrasate, Azkitrian, Azpeitia, Bakio, Beasain, Bermeo, Donostia, Durango, Eibar, Ermua, Errenteria, Gernika, Irun, Iruñea, Lizarra, Oñati, Tafalla, Tolosa, Gasteiz eta Zarautzetik joan etorriak-egiteko.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean