11:32

Gaztea

Jaialdiak

The Mummies, Les Green eta Los Sírex, Azkena Rock Festivaleko Trashville gunean

Agentziak | EITB Media

Ekainaren 20tik 22ra, rock basatiena entzuteko aukera izango da Trashville aretoan.

  • The Mummies

    The Mummies

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azkena Rock Festivalek (ARF) Trashville guneko kartela iragarri du. The Mummies kaliforniarrak, Les Greene taldea eta Los Sírex dira hiru izen nagusiak.

Jo Carley and The Old Dry Skulls, Ghalia Volt, The Bank Robbers, Tiburona, The Kongsmen, funtasmas, Old Time Spooks eta Ukelele Joe & Sus Hula Shakers ere ikusiko ditugu karpako oholtza astintzen.

Ordu txikitan iritsiko da DJen txanda. Aurten, Juan de Pablo y sus alumnos Runaway, Foroazkenarock DJs, Clara Lobo aka DJ Wolf, Pep Tones, Iker Discografia, La Guerrero, Eloy R.B, Mr. Lobo eta AK Pintxadiskos izango dira DJ zerrendako protagonistak.

Oholtza nagusietan, Jane's Addiction, Queens Of The Stone Age eta Sheryl Crow dira kartelburuak. Bestela, All Them Witches, Arde Bogotá, Glen Hansard, The Pleasure Fuckers, Ty Segall, St. Paul & The Broken Bones, Dea Matrona, The Detroit Cobras, Moonshine Wagon eta The Rain Parade zuzenean ikusteko aukera izango da Mendizabalan.

Sarrerak

Tiketak eskuragarri daude dagoeneko, ARFen webgunean. Asteburu osoko bonuak 175 euro balio ditu (100€ gazteen kasuan). Eguneko sarrerak ere eskura daitezke, 50 euroan ostegunekoa eta 75ean ostiralekoa eta larunbatekoa.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean