EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:00

EAE-ko Hauteskundeak 2020

A-5

EH Bildu: "Urkulluk hauteskundeak deitu ditu nahi ez dituen gehiengoak saihesteko"

Agentziak | Erredakzioa

Iriarteren ustez, hauteskundeak "hainbeste aurreratzeko" deia lehendakariaren "interes alderdikoi eta pertsonalengatik" izan da.

  • Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia.

    Maddalen Iriarte EH Bilduko lehendakarigaia, prentsaurrekoan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigaiak astearte honetan esan duenez, Iñigo Urkullu lehendakariak apirilaren 5era aurreratu ditu hauteskundeak, "gustuko ez dituen gehiengoak" saihesteko.

"Urkulluk esku-frenoa botata dauka aurrerapausoak ekar ditzaketen eta gustuko ez dituen gehiengoen aurrean", esan du Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Iriarteren ustez, hauteskundeak "hainbeste aurreratzeko" deia lehendakariaren "interes alderdikoi eta pertsonalengatik" izan da.

"Zortzi hilabete gehiago zituen alokairuaren gehienezko prezioa, merkataritza guneak edo estatus politiko berria bezalako proiektu eta legeak ateratzeko, eta blokeatzea erabaki du", esan du legebiltzarkide gipuzkoarrak.

Urkulluk atzo argudiatu zuenaren harira, EH Bilduko hautagaiak ukatu egin du Eusko Legebiltzarrean akordiorik lortu ezin izana, eta esan du lehendakaria dela "hainbat alderdirekin akordioak lortzeko gai ez dena, bere ezintasuna da, Eusko Legebiltzarrean akordioak egon direlako, eta asko".

Halaber, Urkulluk joan den asteartetik hauteskundeak aurreratzeko egin duen "kanpaina tamalgarria" kritikatu du.

"Hainbeste antzeztu gabe egin zezakeen, baina atzo berak bultzatutako ikuskizunari amaiera eman zion", adierazi du.

Iriartek azaldu duenez, EAEko hauteskundeak ekainean edo urrian izango zirela uste zuen EH Bilduk, baina hala ere "oso aurreratuta" daramate Eusko Legebiltzarrerako zerrendak.

Koalizio abertzaleak aurreratu egin beharko du zerrenda osoen bozketa, martxoaren 6tik 8ra bitartean egitekoa baitzen, baina orain hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 2an amaituko da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena