EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

APIRILAK 5

Gorrotxategi, Soto eta Angulo izango dira Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuak

Ezker Anitza-IU alderdiak Jon Hernandez eta Iñigo Martinez proposatu ditu zerrendetarako.

Miren Gorrotxategi. Argazkia: EFE
Miren Gorrotxategi
Miren Gorrotxategi. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miren Gorrotxategi, lehendakaritzarako hautagaia, David Soto Rodriguez eta Gustavo Angulo Garcia izango dira Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza-IU koalizioko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuak apirilaren 5eko hauteskundeetan.

Bestalde, Ezker Anitza-IU alderdiak Ganbarako Jon Hernandez eta Iñigo Martinez parlamentari ohiak proposatu ditu zerrendetarako.

Ezkerreko alderdiak datozen EAEko hauteskundeetarako kanpaina ere onartu du, Elkarrekin Podemosekin koalizioan joango dena. Azken hori, bere aldetik, koalizio programarako militanteen proposamenen prozesu parte hartzailean murgilduta dago, lehendakaritzarako hautagaia den Miren Gorrotxategik azaldu duenez.

Podemosen koalizioaren hauteskunde programarako proposamena oso aurreratuta dagoela adierazi du Gorrotxategik, baina oraindik ez dagoela bukatuta. Datorren asterako bukatzea aurreikusten dute.

David Soto Rodriguez, (29 urte) Zuzenbidean lizentziatua da eta Elkarrekin Podemosen zinegotzia eta bozeramailea Irungo (Gipuzkoa) Udalean. Horrez gain, Gipuzkoako Herritarren Kontseiluko kidea da, eta Munizipalismo, Giza Eskubide, Herritartasun eta Dibertsitate sailetan parte hartzen du.

Bestalde, Gustavo Adolfo Garciak (40 urte) Gasteizko Txagorritxu ospitalean egiten du lan diagnostikoko irudi teknikari gisa eta Podemoseko Arabako Autonomia Koordinazioko kidea da.

Alderdi moreko iturrien arabera, oraindik ezin dituzte zerrendako gainerako kideak aurreratu, hauteskundeetarako koalizioko hautagaitzak ez baitaude guztiz itxita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika IU Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Miren Gorrotxategi