EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde aurrerapena

Uztailaren 12ra iristeko hauteskunde-egutegia

Kanpaina ekainaren 26an hasiko da, eta alderdiek maiatzaren 27ra arte dute hautagaitzak aurkezteko epea.

Hauteskundeetako boto-paperak. Argazkia: Efe
Hauteskundeetako boto-paperak. Argazkia: Efe
Hauteskundeetako boto-paperak. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiek maiatzaren 20tik 27ra aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak uztailaren 12an izango diren EAEko hauteskundeetan parte hartu nahi badute, eta ekainaren 26an hasiko da kanpaina.

1,8 milioi pertsonak izango dute botoa emateko eskubidea. Atzerrian bizi diren 75.000 pertsonak dute botoa emateko eskubidea, duela 4 urte baino 6.000 gehiago. Eusko Legebiltzarrerako 75 ordezkariak aukeratuko dira.

Maiatzaren 20tik 27ra, alderdi politikoek beren ordezkariak izendatu ahalko dituzte Hauteskunde Batzordearen aurrean. Hautagaitzak aurkeztu ostean, zerrendak Aldizkari Ofizialean argitaratuko dituzte, inpugnazioak egin ahal izateko eta akatsak zuzentzeko aukera emateako. Azkenean, ekainaren 1ean izango da hautagaien baieztapen ofiziala.

Gaurtik uztailaren 5era bitartean, posta bidezko botoa eskatu ahalko da. Atzerrian modu iraunkorrean bizi direnek, baina, ekainaren 13ra arte eskatu ahalko dute.

Gaurtik aurrera, debekatuta dago hauteskunde-propaganda egitea. Hauteskunde-kanpainan zehar alderdiek ekitaldiak non egin ahalko dituzten zehaztu beharko dute udalek orain.

Bozketa-mahaiak osatuko dituzten pertsonak izendatzeko zozketa ekainaren 13tik 17ra egingo da, eta 14tik 20ra jakinaraziko zaie egokitu zaien herritarrei.

Hauteskunde-kanpaina ekainaren 26an hasiko da, ostiralean, baina alderdi politikoek ekitaldiak aurreratuko dituzte bezpera iluntzera, ekainaren 25era. Uztailaren 11, larunbata, gogoeta-eguna izango da, eta hurrengo egunean izango dira diktadura amaitu zenetik Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hamabigarren hauteskundeak.

Hautetsien izendapena abuztuaren 1a baino lehen egingo da, eta abuztuaren 8a baino lehen argitaratuko dira behin betiko emaitzak. Ganbera osatutakoan, Eusko Legebiltzarraren hamabigarren legealdia abiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Ameriketako Estatu Batuak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Idoia Mendia Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Maddalen Iriarte Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak