EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-kanpaina

BPGaren % 40 baino gehiago den industria jasangarri baten alde egin du EAJk

EH Bilduk egoitzak izan ditu hizpide; Elkarrekin Podemos-IUk, klima-krisia; PP+Cs koalizioak, familiak; PSE-EEk balizko Gobernu-itunak; eta Equo Berdeakek, osasun publikoa.

EAJk Hernanin egin du ekitaldia, goizean. EiTBren bideo batetik hartutako bideoa.
EAJk Hernanin egin du ekitaldia, goizean
EAJk Hernanin egin du ekitaldia, goizean. EiTBren bideo batetik hartutako bideoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetarako kanpainako zortzigarren egunean, ostiral honetan, euskal alderdiek zenbait ekitaldi politiko egin dituzte. EAJk BPGaren % 40 baino gehiago den industria jasangarri baten alde egin du, EH Bilduk esan du ez dela garaia "artazia sartzeko", baizik eta "egoitzetan eta publikoan inbertitzeko", Elkarrekin Podemos-IUk adierazi du "EAJren diskurtso ekologikoa" eta alderdi horren ekintzak "kontrakoak" direla, PP+Cs koalizioak ohartarazi du EAJ bozkatzeak Sanchezen "zerga-sistema" babestea esan nahi duela, Idoia Mendia PSE-EEko hautagaiak hitzeman du ez duela EH Bildurekin gobernatuko, eta EAJri eskatu dio hori bera egin dezala, eta Equo Berdeakek proposatu du sektorerik kutsatzaileentzako zerga bat eta osasun publikoa sendotzea.

EAJk BPGaren % 40 baino gehiago den industria jasangarri baten alde egin du

EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluren esanetan, hurrengo legegintzaldirako helbururik nagusienetakoa izango da industria eta aurreratutako zerbitzuak euskal ekonomiako % 40 baino gehiago izan daitezela, eta, hori, gainera, klima-aldaketaren aurkako borrokan konpromiso "aktibo" batetik izatea. Urkulluk Hernanin egin ditu adierazpen horiek, Zikuñaga industrialdean egindako hauteskunde-ekitaldi batean; bertan, hautagaiak EAJk industria-politikan dituen konpromisoak aurkeztu ditu, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailburuarekin batera (Tapia laugarrena da Gipuzkoako zerrendan).

BIDEOA | Erronka berriei aurre egin behar diela Euskadik adierazi du Iñigo Urkulluk Hernanin

Erronka berriei aurre egin behar diela Euskadik adierazi du Iñigo Urkulluk Hernanin
Erronka berriei aurre egin behar diela Euskadik adierazi du Iñigo Urkulluk Hernanin
Erronka berriei aurre egin behar diela Euskadik adierazi du Iñigo Urkulluk Hernanin

1:49

Hain zuzen ere, lider jeltzaleek 'Basque Green Deal' dokumentuko helburuak aurkeztu dituzte; EAJk bide-orri proposatzen du klima-aldaketaren erronkari industria-ikuspegitik heltzeko:"'Green Deal' honetako eta industriako konpromisoak ez dira aurkakoak; alderantziz, klima-aldaketaren kontrako erronkak industriarako aukera dira", aldeztu du Tapiak.

Urkulluk konpromisoa hartu du euskal trakzio-enpresen tokiko sustraitzea bermatzeko, parte-hartze publiko-pribatuko funtsen bidez, "herrialde-helburu estrategiko gisa". Halaber, hitzaldian, erronka digitala izenekoa ere izan du hizpide, bai eta digitalizazioaren bultzada ere, bereziki enpresa txiki eta ertainetan.

Arratsaldean, Lekeition, Iñigo Urkulluk ohartazpena egin die hautesleei: "Uztailaren 12an bozkatzera ejoan ezik, Euskadiko etorkizuna beste batzuen ardurapean geratuko da", esan du. Berretsi duenez, hauteskunde hauek "oso garrantzitsuak" dira; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren "oparotasuna" jokoan dago.

BIDEOA | Gazteak kontuan hartzen dituen programa bat prestatu duela defendatu du Urkulluk

Gazteak kontuan hartzen dituen programa bat prestatu duela defendatu du Urkulluk
Gazteak kontuan hartzen dituen programa bat prestatu duela defendatu du Urkulluk
Gazteak kontuan hartzen dituen programa bat prestatu duela defendatu du Urkulluk

1:47

Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidenteak, bere aldetik, adierazi du espero duela ostegunean gainerako alderdiei, sindikatuei eta gizarte-eragileei, "bereziki abertzaleak direnei", egindako deialdia, alegia, bando-gerrari amaiera eman eta elkarlanean aritzeko deialdia, "ez izatea alferrikakoa". Horren helburua litzateke "herrialde-akordioa adostea, krisitik ahalik eta lasterren irten ahal izateko".

EH Bilduk esan du ez dela garaia "artazia sartzeko", baizik eta "egoitzetan eta publikoan inbertitzeko"

Jasone Agirre EH Bilduko zerrendaburuak Basaurin aldeztu duenez, "ez da garaia artazia sartzeko", baizik eta "zaintza-sisteman eta egoitzetan inbertitzeko", kontuan izanik COVID-19aren pandemiak "EAJren zaintza-ereduaren gabezia guztiak" zabaldu dituela. Testuinguru horretan, Gasteizen, Mikel Otero Arabako zerrendaburuak aldarrikatu du egoitza "publiko eta txikien" eredua, langileentzako lan-baldintza "duinak" dituzten egoitzen eredua, hain zuzen ere.

BIDEOA | EH Bilduren ustez, adinekoei arreta emateko ereduak porrot egin du Euskadin

EH Bilduren ustez adinekoei arreta emateko ereduak porrot egin du Euskadin
EH Bilduren ustez adinekoei arreta emateko ereduak porrot egin du Euskadin
EH Bilduren ustez adinekoei arreta emateko ereduak porrot egin du Euskadin

1:1

Bizkotxalde egoitzaren ondoan egindako ekitaldi batean Agirrek aldeztu duenez, "merezi dugun herrialdea herritarrak ondo zaintzen dituen herrialdea da, bai eta zaintzen gaituztenak ondo zaintzen dituen herrialdea ere". Testuinguru honetan, prest egoteko eskatu du, "etor daitekeenaren aurrean" hortaz, nabarmendu du ez dela "artazia sartzeko garaia, baizik eta zaintzetako sisteman eta egoitzetan inbertitzeko, eta publikoa bultzatzeko".

Otero, San Martingo adinekoen egoitzaren aurrean (Gasteizko COVID-19aren foku nagusietako bat bertan izan zen), adierazi du "bizi dugun osasun krisiak gogor astindu duela, bereziki gure adinekoak. Eta gure lotsak zabaldu ditu, ikusi baititugu zaintzen eremuan ditugun gabezia guztiak".

Ordu batzuen buruan, Laudion, EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriartek autokritika eskatu dio Iñigo Urkulluri, "Osakidetzako langileen osasuna arriskuan jartzeagatik"; izan ere, Iriarteren esanetan, ez zien babes-ekipo nahikorik eman, COVID-19aren aurka, pandemiaren garai txarrenetan. Iriartek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaia izan du hizpide; Auzitegiak ebatzi duenez, Osakidetzak ez zuen bete lan-arriskuen gaineko legea, langileen osasunaren prebentzioari eta zaintzari dagokienez, eta osasun-langileentzako "lan-arrisku larri eta berehalakoa" izan zen. Epaiak zehaztuta du babes-ekipo nahikorik ez izateak zerikusia izan zuela maila orokorrean zegoen hornikuntza-arazoekin; beraz, ez zela egon "ez nahikotzat edo antijuridikotzat jo litekeen kudeaketarik".

BIDEOA | Autokritikarik ez egitea leporatu dio Maddalen Iriartek Urkulluri

Autokritikarik ez egitea leporatu dio Maddalen Iriartek Urkulluri
Autokritikarik ez egitea leporatu dio Maddalen Iriartek Urkulluri
Autokritikarik ez egitea leporatu dio Maddalen Iriartek Urkulluri

1:1

Elkarrekin Podemos-IUk adierazi du "EAJren diskurtso ekologikoa" eta alderdi horren ekintzak "kontrakoak" direla

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiak ziurtatu du bere koalizioak "handinahi handiko neurri ausartak" bultzatuko dituela "klima-krisiaren ondorio larriak geldiarazteko". Gorrotxategiren iritziz, EAJk, aldiz, ez du hori egingo; izan ere, alderdi horren "diskurtsoa" eta haren ekintzak "kontrako norabidean joaten dira". Hautagaiaren esanetan, Zaldibarko zabortegia horren adibidea da (bi behargin lurperatuta daude bertan, otsailaren hasieratik), bai eta Zaldunborda ere; azken puntu horretan, Hondarribiko Udalak 'megaoutlet' bat eraikitzea proiektatu zuen. Elkarrekin Podemos-IUk hauteskunde-ekitaldia egin du bertan, goizean.

BIDEOA | Klima-aldaketari aurre egiteko ezer ez egitea leporatu die jeltzaleei Gorrotxategik

Klima aldaketari aurre egiteko ezer ez egitea leporatu die jeltzaleei Gorrotxategik
Klima aldaketari aurre egiteko ezer ez egitea leporatu die jeltzaleei Gorrotxategik
Klima aldaketari aurre egiteko ezer ez egitea leporatu die jeltzaleei Gorrotxategik

0:45

Juantxo Lopez de Uralde Unidas Podemoseko diputatuarekin eta David Soto Legebiltzarrerako hautagaiarekin batera, Gorrotxategik egotzi dio Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateari Zaldunbordako proiektua "gauez eta azpikeriaz" onartu egin zutela, "tokiko merkataritzaren suntsipena kontuan izan gabe. Eta ez zitzaion axola izan enplegua prekarioagoa izatea, edo, are gutxiago, gunean dagoen ekologia-korridorea suntsitzea". Une honetan, proiektua geldituta dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita.

Hautagaiak konpromisoa hartu du klima-krisiko euskal lege berria sortzeko, "handinahi handiko helburuekin, euskal ekonomia eta industria-jarduera osora zeharkakoa izango den lege bat". "Kontsumitzeko, ekoizteko eta merkaturatzeko dugun moduan, aldaketa azkar eta sakona ekarriko du, Nazio Batuek gomendatzen dutenari jarraituta", nabarmendu du.

Arratsaldean, Errenterian, Elkarrekin Podemos-IUko hautagaiak iragarri du asmoa duela 4.000 milioiko zor publikoa jaulkitzeko, hurrengo legegintzaldiko lehen urtean, baldin eta bere koalizioak "ezkerreko hiru alderdiko Jaurlaritza" osatzea lortuko balu, hau da, PSE-EErekin eta EH Bildurekin Gobernua egingo balute.

BIDEOA | Alternatiba bakarra hiruko gobernua dela azpimarratu du Gorrotxategik

Alternatiba bakarra hiruko gobernua dela azpimarratu du Gorrotxategik
Alternatiba bakarra hiruko gobernua dela azpimarratu du Gorrotxategik
Alternatiba bakarra hiruko gobernua dela azpimarratu du Gorrotxategik

0:39

PP+Cs koalizioak ohartarazi du EAJ bozkatzeak Sanchezen "zerga-sistema" babestea esan nahi duela

Cuca Gamarra PPko Gizarte Politikako idazkariordeak ohartarazi duenez, EAJ bozkatzeak Sanchezen "zerga-sistema" babestea esan nahi du. Hortaz, PP+Cs koalizioarentzako botoa eskatu du; izan ere, Euskadiko familiak eta enpresak babeste aldera, koalizioaren proposamena da zergak jaistea. PP+Cs Gasteizen izan da, ekitaldi bat egiteko, eta Gamarrak parte hartu du, Carlos Iturgaiz lehendakarigaiarekin batera; hautagaiaren apustua da euskal familiak babesteko osoko plana abiatzea, hauteskundeen ostean.

BIDEOA | Familiei zergak jaisteko garaia dela aldarrikatu du Carlos Iturgaizek

Familiei zergak jeisteko momentua dela aldarrikatu du Carlos Iturgaizek
Familiei zergak jeisteko momentua dela aldarrikatu du Carlos Iturgaizek
Familiei zergak jeisteko momentua dela aldarrikatu du Carlos Iturgaizek

0:43

Laura Garrido, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n: "Alternatiba sendo eta bakarra gara nazionalismoaren aurrean"

Gamarrak nabarmendu duenez, Arabako eta EAEko herritarrek "etorkizuna dute jokoan" hauteskunde hauetan; izan ere, Iñigo Urkullu lehendakari eta EAJko lehendakarigaia Pedro Sanchez Espainiako presidentearen eta Pablo Iglesias Espainiako presidenteordearen "makulua" da, eta, ziurtatu duenez, berdin jarraituko du, Espainiako Gobernuak iragarritako zerga-igoerari dagokionez: "Zerga gehiagorekin, euskal herritarrek ez dute etorkizun hoberik izango", esan du Gamarrak.

Arratsaldean, Bilbon egindako ekitaldi batean, Carlos Iturgaizek adierazi du EAJk "Espainiarekin eta euskal herritarren arteko hesiak" altxatu egiten dituela, eta horrek ordezkatzen duela "europar izaeraren kontrakoa". Hautagaiak Dolors Montserrat, Esteban Gonzalez Pons, Juan Ignacio Zoido eta Javier Zarzalejos PPko eurodiputatuen babesa jaso du, bai eta Ciudadanoseko Jose Ramon Bauzarena ere.

BIDEOA | Murgari dimisioa aurkezteko eskatu dio Carlos Iturgaizek

Murgari dimisioa aurkezteko eskatu dio Carlos Iturgaizek
Murgari dimisioa aurkezteko eskatu dio Carlos Iturgaizek
Murgari dimisioa aurkezteko eskatu dio Carlos Iturgaizek

0:44

Idoia Mendiak hitzeman du ez duela EH Bildurekin gobernatuko, eta EAJri eskatu dio hori bera egin dezala

PSE-EEko lehendakarigai Idoia Mendiak hitzeman du ez duela EH Bildurekin gobernatuko, eta EAJri eskatu dio gauza bera egin dezala: "Nik ez dut EH Bildurekin Gobernurik osatuko. Gobernu batean proposatzen badute, ezkutuan ere, Espainiarekin hausteko proiekturik, gu ez gara egongo", esan du, eta galdetu dio EAJri ea hori bera esateko konpromisorik hartzeko moduan dagoen. PSE-EEko gazteekin egindako ekitaldi batean, Mendiak nabarmendu du boto sozialistek balioko dutela "Euskadiko gizarte-berreraikitzerako, eta akordioetarako; aldiz, "batek ere ez du balioko konfrontazio-estrategietarako". 

BIDEOA | Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak

Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak
Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak
Gaztediaren euskal legea bultzatuko duela iragarri du Idoia Mendiak

0:35

Gerora, arratsaldean, Donostian, Salvador Illa Espainiako Gobernuko Osasun ministroak babestuta, Idoia Mendiak adierazi du pandemiak eragindako osasun- eta ekonomia-krisirako irteerak ez duela "konponbide abertzalerik. Irtenbidea ezkerretik etorriko da, elkartasunetik eta elkarlanetik". "Irteera ez da etorriko konfrontaziotik edo ezegonkortasunetik. Boto sozialistatik du irteera", esan du. Illak, bere aldetik, "kezka" agertu du, azken egunotan hainbat udalerritako festetan ikusitako irudiengatik; haren iritziz, irudi horietan ikus daitekeena "ez da gertatu behar", eta zuhurtzia eskatu du: "Birusa kontrolatu egin dugu, baina hor jarraitzen du, gure artean". 

BIDEOA | Osasun publikoaren defentsa sutsua egin dute Idoia Mendia eta Salvador Illak

Osasun publikoaren defentsa sutsua egin dute Idoia Mendia eta Salvador Illak
Osasun publikoaren defentsa sutsua egin dute Idoia Mendia eta Salvador Illak
Osasun publikoaren defentsa sutsua egin dute Idoia Mendia eta Salvador Illak

0:38

"Alderdi guztien aurreikuspenetan, euskal sozialistak etorkizunean agertzen dira", esan du Mendiak, eta EAJri adierazi dio "oraindik" ez diola entzun "baztertzea akordio abertzalea izatea, ezta PP+Cs koalizioarekin edo Elkarrekin Podemos-IUrekin ere, Gobernua osatzeko aukera izatekotan".

Equo Berdeakek sektorerik kutsatzaileentzako zerga bat eta osasun publikoa sendotzea proposatu du

Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak proposatu du ekoizpen-sektorerik kutsatzaileentzako zerga bat sortzea eta osasun publikoaren finantzazioa sendotzea, bai eta gaitzak prebenitzeko inbertsioa handitzea ere. Arabako Unibertsitate Ospitalearen aurrean egindako ekitaldi batean, alegia, Euskadin atzeman zuten lehen koronabirus-fokuan, Becerrak nabarmendu du beharrezkoa dela osasun publikoaren finantzazioa handitzea, "modu zuzen eta kohesionatuan".

Argazkia: Equo Berdeak.

Halaber, galdegin ditu osasun-sistema publikoa babesteko neurriak, "osasun pribatura zuzendutako pribatizazioaren eta zerbitzuen azpikontratatzearen aurrean". Equo Berdeaken eskaria da osasun-sistema publikoak jasotzea Eusko Jaurlaritzak urtero osasun pribatuarekin dituen hitzarmenetara zuzentzen dituen 300 milioiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Albisteak Urkullu Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak 2024 Idoia Mendia bideoak Alderdi politikoak EH Bildu Nafarroa PSE-EE albisteak PP Bizkaia Hautagaiak gaur Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak EiTB Focus EH Bildu bozeramailea Hauteskundeak Hauteskunde inkestak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Carlos Iturgaiz albisteak Miren Gorrotxategi Equo Berdeak José Ramón Becerra BPGd gaur