EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeak

U12ko hauteskundeetako emaitzak: informazioa zuzenean eitb.eus atarian

EiTBk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitza guztiak eskainiko ditu une oro.

Legebiltzarrerako hauteskundeak
Legebiltzarrerako hauteskundeak
Legebiltzarrerako hauteskundeak

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eus atariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko aukera eskainiko du zuzenean. Informazio guztia etengabe berrituko da uztailaren 12an.

Euskal Irrati Telebistaren (EiTB) atari digitalak 2020ko hauteskunde autonomikoen informazio osatua eskainiko du hauteskunde gauean, eta tokian tokiko datuak emango ditu ezagutzera. Minutuz minutu emaitza guztiak ikusi ahal izango dira, bai probintziaz probintzia, bai eta udalerriz udalerri.

Esteka honetan, Arabako hauteskundeetako emaitzak ikusi ahal izango dituzu. Bizkaiko hauteskundeetako emaitzak, berriz, esteka honetan izango dituzu. Gipuzkoako hauteskundeetako emaitzak ere ikusi ahal izango dira bertan. Herriz herrikako informazioa ere kontsultatu ahal izango dute eitb.eus-eko erabiltzaileek.

Horrez gain, hauteskundeekin lotutako informazioa izango da une oro eitb.eus-en. Hauteskunde gauean gertatzen den guztia argazki, bideo, testu eta audio bidez jasoko da.

Hauteskundeei eskainitako atari berezian herritarrek aukeratutako 75 legebiltzarkideen izenak ere jasoko dira, baita Eusko Legebiltzarraren historia eta funtzionamendua azaltzen duen infografia ere.

Zuzeneko jarraipena ere eskainiko da. ETB1eko eta ETB2ko emisioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira. EiTB Taldeko irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria) ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin 2024 Alderdi politikoak berriak Hautagaiei buruzko albisteak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus albisteak Hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Euskadiko hauteskundeak 2024 emaitzak