Ezker Batua -

U-21

EBk 1.200 euroko gutxieneko soldata eta pentsioa defendatu du

Raquel Modubarrek esan duenez, manifestu bat bidali diote Montorori "ikus dezan".

Ezker Batuaren ekitaldia Bilbon Argazkia: EITB
Ezker Batuaren ekitaldia Bilbon Argazkia: EITB
Ezker Batua: 'Eskumak nagusiak ekonomikoki lotzen ditu'

00:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak-Ezkerraren

Ezker Batuak Bilboko Ogasunaren eraikinaren aurrean egin du hauteskunde-ekitaldi bat, eta bertan pertsona helduekiko hartuko dituen konpromisoak batzen dituen manifestu bat ezagutarazi du.

Agiria Cristobal Montoro Ogasun ministroari igorri diote "ikus dezan", eta bertan agertzen den arabera, "zilegitasunik gabekoa eta legez kanpokoa" da "hainbat milioi euro bankuei ematea bidezko pentsio bat jasotzeko bizitza osoan lanean izan diren langileei laguntzak ukatzen dizkieten bitartean".

Alargunek senarren oinarriaren % 100 jasotzea da EBk egindako beste proposamen bat eta aurretiazko erretiroa hartu dutenek, 35 urtez kotizatzen izan ondoren eta lanean ez jarraitzea euren erruz ez bada eurek ere bai pentsio osoa jaso dezaten".

Goizeko ekitaldia

Jose Navas EBren Arabako zerrendaburuak "independentismoaren debateak gizarte gaien ingurukoa alboratu" duela deitoratu du.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, independentziaren eztabaidak euskal gizarteari benetan interesatzen zaion eztabaida ezkutatu duela nabarmendu du Navasek.

EBren eta Euskadiko gizartearen ustez, hiru erronka nagusiak zein diren eman du aditzera Navasek: "Lana, krisiaren ondorioak eta ongizate estatuaren galera", hain justu.

"Ez PPk, ez EAJk, ez PSE-EEk, ezta EH Bilduk ere ez dute gai horri buruz eztabaidatu nahi", uste du EBren Arabako zerrendaburuak. Are, EH Bildu "bere saltsan" dagoela gaineratu du.

"Independentziaren aldeko diskurtsoarekin gainerako arazo guztiak desagerrarazi nahi dituzte. Lau alderdi nagusiek bat egin dute diskurtso horrekin", Navasen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea