Ezker Batua -

U-21

EBk garraio publikoan txartel bakarra izatea eskatu du, Renfe barne

Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak-Ezkerrako lehendakarigaiak salatu duenez, EAJk, PSEk eta PPk “lan faraoniko handien”, AHT bezalakoak, alde egiten dute.

EBk garraio publikoan txartel bakarra izatea eskatu du, Renfe barne. Irudia: EITB
EBk garraio publikoan txartel bakarra izatea eskatu du, Renfe barne
EBren ekitaldia, Bilbon

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Raquel ModubarEzker Batua-Berdeak-Ezkerrako lehendakarigaiak txartel bakarra hiru lurralde historikoetan izatea aldarrikatu du, Renfe barne hartuta, eta EAJk, PSEk eta PPk "lan faraoniko handien", AHT bezalakoak, alde egiten dutela salatu du.

Bilboko Plaza Biribilean egindako ekitaldi batean, Modubarrek EAJ, PSE eta PP kritikatu ditu, garraio "jasangaitzaren" alde daudelako, "norberaren auto pribatuan" eta "lan faraoniko handietan", AHT eta Supersahesbidea bezalakoak, oinarrituta eta horiek "gastu handia eta ingurumenaren suntsipena" ekartzen dute.

"Ikasleak berandu ari dira heltzen klasetara garraio publikoa ez delako behar den modukoa, eta hiri handietan maiztasuna murriztu dutelako", adierazi du Modubarrek.

Hori dela eta, Modubarrek esan du Ezker Batuak "bestelako garraio politika" bat defendatzen duela, ingurumenaren jasangarritasunean oinarrituta, "garraio kolektiboa lehenetsiz, pribatuaren aurrean, eta trena, errepidearen aurrean.

Informazio osagarria:

EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren 20 alderdiak

Botoaren bilakaera euskal hauteskundeetan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea