Ezker Batua -

U-21

EBk Emakumearen Saila sortzea promestu du

Genero indarkeriaren aurkako borroka eta emakumeak lan munduan sartzea izango ditu helburu.

Raquel Modubar EBko hautagaia. EITB
Raquel Modubar EBko hautagaia.
EBren ekitaldia, Bilbon

00:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrea Uña Ezker Batua-Berdeak alderdiko Bizkaiko bigarren zerrendaburuak eta Emakumearen Idazkaritzaren arduradunak esan duenez, bere alderdi politikoak Emakumearen Saila sortuko du, eta horrek genero indarkeriaren aurkako borroka eta emakumeak lan munduan sartzea izango ditu helburu.

Krisiagatik emakumearen "biktimizazio bikoitza" kritikatu du Andrea Uñak, eta 2012ko urtarrilaren eta abuztuaren artean emakumezkoen aurkako indarkeriaren 3.331 kasu salatu direla azaldu du.

Bilboko Indautxu Plazan izan den ekitaldian, Raquel Modubar, Jose Navas eta Alba Gutierrez hiru euskal lurraldeetako zerrendaburuek parte hartu dute.

"Gaitz endemiko" horri, EBko buruaren hitzetan, emakumezkoaen artean langabeziak gora egin duela gehitu behar zaio. Esan duenez, irailean 83.887 emakume daude langabezian, gizonezkoak baino bi puntu gehiago.

Horregatik, beharrezkoa ikusi du Eusko Jaurlaritzan Emakumearen Saila sortzea, beharrezko ekonomia duena, aurrekontu orokorren % 5a baino gutxiagoa ez, berdintasun politika zehatzak garatzeko, eta emakumea lan munduan sartzea erraztea ahalbidetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea