eaeko autonomikoak -
Komunikatu baten arabera
Aranak 'eskuinari festa hondatuko dioten' hiru aulki iragarri ditu
Estatu osoko politika, kultura, hezkuntza edota kirol munduko hainbat ordezkarik beren babesa eman diote Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaiari,.
Erredakzioa
Mikel Arana Ezker Anitza-IUko lehendakarigaiak esan duenze, bere alderdiak sorpresa emango du igande honetako hauteskundetan, eta "eskuinari festa hondatuko dioten" hiru aulki lortuko ditu (orain bakarra du).
Aranak gaur amaitu du kanpaina Cayo Lara IUko koordinatzaile nagusiarekin batera; azken horrek Euskadi bisitatu du, laugarren aldiz kanpaina honetan, Ezker Anitzari bere babesa emateko, esan duenez, alderdiak IU ordezkatzen du Euskadin.
Aranak Ezker Batuko kideentzako hitzak izan ditu, horiei ezkerraren batasuna nahi baldin badute, "euren hautagaitza kentzea" eskatu dute, "horrela ez dutelako ezer lortuko".
Aranaren hitzetan, Ezker Batuak hauteskundeetan batera joateko proposamena egin zion: Ezker Anitzak Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak aukeratuk zituen, EBk, aldiz, Bizkaikoa. "Datorren egunean Legebiltzarreko taldea bananduko zuten, hori da nahi zuten batasuna", azpimarratu du.
Estatu osoko gizarte ordezkariek babesa eman diote Ezker Anitzari
Estatu osoko politika, kultura, hezkuntza edota kirol munduko hainbat ordezkarik beren babesa eman diote Mikel Arana Ezker Anitzako lehendakarigaiari, "gure eskubide eta askatasunekin bukatu nahi duen sistemaren aurrean alternatibak badaudela" uste baitute.
Alderdiak komunikatu batean informatu duenez, Sinatzaileen artean Willy Meyer eurodiputatua, Alberto Garzon diputatua, Jesús Iglesias senataria, Armando Lopez Salinas idazlea, Paco Arnau diseinatzailea eta Asunción Balaguer aktorea daude, beste batzuen artean.
Adierazpenean, Europak bizi duen egoera politiko eta soziala "guztiz sostengaezina" dela salatu dute."Gauzak aldaezinak direla eta elkartasunak eta jasangarritasunak ezin gaituztela ezertan lagundu sinistarazi nahi digute".
"Enplegu publikoen suntsiketa"
"Murrizketek ez dituzte gaur egungo arazoak konponduko, horren ordez gauzak okerragotuko dituzte. Ibiltzera derrigortzen gaituzten bide honek krisi gehiagora eta sufrimendura eramango gaitu, eta gehiengoaren txirotze-prozesu honek enplegu publikoaren suntsiketa ekarriko du. Hori dela eta, jokaleku berri bat eraiki beharko dugu etorkizunari aurre egiteko" diote testuaren sinatzaileek.
Azkenik, alternatibak badaudela azpimarratu dute, hori dela eta, hurrengo urriaren 21ean Mikel Arana Ezker Anitza-Izquierda Unida alderdiko hautagaiari bozka emateko eskaera egin diete herritarrei.