EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskundeen ondoren

PSE-EEko burua izatea da Patxi Lopezen asmoa, Senatutik urrun

Bere tokia euskal politikan dagoela argitu du Lopezek. ''Eusko Legebiltzarrera noa', esan du prentsaurrekoan. Gainera, Urkulluk oraindik deitu ez diola argitu du PSE-EEko buruak.

Patxi Lopez.
Patxi Lopez.
Patxi Lopez: 'Nire asmoa PSE-EEko idazkari nagusia izatea da'

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE alderdiko idazkari orokorra izaten jarraitzeko asmoa duela esan du astelehen honetan Patxi Lopez Euskadiko sozialisten buruak. Halaber,  bere tokia euskal politikan dagoela eta Madrilen senatari gisa aritzea planteatu ere ez duela egin argitu du Lopezek.Prentsaurrekoa eskainiko du lehendakariak Bilbon, PSEren egoitzan, joan den igandeko hauteskundeen emaitzak baloratzeko (sozialistek bederatzi eserleku galdu dituzte, 25 eserlekutik 16ra pasa baitira). Bertan aitortu du ez dituztela ''aurreikuspenak bete''.

Lopezek uste du hainbat herritarrek uste izan dutela EAJri emandako botoa Bildu gelditzeko boto erabilgarria izan zitekeela, eta horrek kalte egin diela sozialistei.

Edonola ere, emaitzek hausnarketa bultzatu behar dutela uste du, eta, zentzu horretan, hilaren 30ean Nazio Biltzarra egingo dutela aurreratu du. 2013ko Kongresua iritsi arte hausnarketa egin behar dutela uste du PSE-EEko buruak, eta Kongresu horretan bere burua aurkeztuko duela aurreratu du Patxi Lopezel.

Izan ere, agerraldi horretan bere etorkizunaz ere aritu da Patxi Lopez, eta ere egoerari buruzko ''zurrumurru zopa'' kritikatu du. "Legebiltzarrera noa. Nire asmoa PSE-EEko idazkari nagusi moduan aurkeztea da, nire lekua Euskadin baitago'', azaldu du. Horren haritik, PSE-EEko senatari autonomikoa izatea planteatu ere egin ez duela nabarmendu du, Goiko Ganberako talde sozialistak gaur aurreratu duena ezeztatuz.

Eusko Jaurlaritzaren etorkizuna

Lopezekargitu duenez,  "argitaratu denaren kontra", Iñigo Urkulluk ez diooraindik deitu. "Deitzen duenean ikusiko du zer dioen", adierazi duLopezek. Bere alderdiak "oposizio arduratsua" egingo duela gaineratu du.

Edonola ere, Patxi Lopezekgogoratu du sozialistek ''hazkunde politikak, murrizketarik gabeko zerbitzupublikoak, fiskalitate bidezko bat eta bikoiztasunik gabeko herri moderno'' batdefendatuko dutela. ''Hauek dira gure apustuak eta gure lehentasuna", esandu. ''Ikusteko dago bat gurekin bat egingo duten ala ez. Batzuk ez ditut osoprest ikusten'', gaineratu du.

Rubalcabari babesa

'"PSOEk orain gutxien behar duena barne gatazka bat" dela adierazi du Lopezek. "Zortzi hilabete bakarrik pasatu dira kongresutik. Proiektu sendoak behar ditugu, ez epe luzekoak ezta motzekoak ere; eta horretan egon behar dugu guztiok", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea