EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Inbestidura saioa
Ortuzar: 'Artifiziala da inbestidura saioan Mintegi aurkeztea'
Hala ere, ezker abertzalea "eskandalurik gabe Legebiltzarreko normaltasunean integratzeak" EAJren BBBko presidentea poztu du.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJren BBBko presidentearen hitzetan, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak lehendakaria izateko bere burua inbestidura saioan aurkeztea "ekintza artifiziala" da. "Hauteskundeetan lortu ez duena eskuratzeko asmoa du EH Bilduk", iragarri du Ortuzarrek.
Hala ere, ezker abertzalea "eskandalurik gabe (esaterako, Ganberara presoak ekarrita edo eserlekuetan gatza botata) Legebiltzarreko normaltasunean integratzeak" EAJren BBBko presidentea poztu du.
Ortuzarrek iragarri duenez, Gipuzkoako aurrekontuak negoziatzeko jarrera irekia du EAJk eta jarrera berdina eskatuko du 2013ko Euskadirako aurrekontuak negoziatzerako orduan. Halaber, EAJk PSE-EEren babesa ondo jasoko lukeela esan du, "legegintzaldiaren hasiera konplikatu honetan".
Laura Mintegiren aurkezpenari dagokionez, "normaltasunaren isla" dela azpimarratu du Ortuzarrek. "Azkenean ezker abertzalea normaltasunez integratu da erakundeetan eta era serioan hartu dute bere ekintza instituzionala", esan du.
Bake prozesuan lagundu
Gauzak horrela, "lehendakarigaia izateko Laura Mintegik aurkezteko duen eskubidea errespetatzen dugu baina hobe, hurrengo egunean, herrialdea gobernatzen laguntzeko bere burua aurkeztuko balitz, Euskadik dituen arazo ekonomikoei aurre egiten laguntzeko, bake prozesua sendotzen laguntzeko eta autogobernuaren alde egiteko".
"EH Bilduren hitzaldiaren zain egongo gara", adierazi du Ortuzarrek, "hauteskundeetan izandako emaitza txarrak behin gaindituta, Eusko Legebiltzarrean aldedi garrantzitsua dela aitortu behar du koalizioak, eta laguntzeko prest egon behar dela".
"EAJ 30 urtetako kudeaketagatik aztertu dezakegu baina litekeena da Europa osoan krisiak kalterik eragin ez dion alderdi bakarra izatea", nabarmendu du jeltzaleak.
Bilduk hauteskundeetan lortutako emaitzekin jarraituta Ortuzarrek esan duenez, "gobernatzen duen herrialdeetan emaitza okerrenak eskuratu ditu; bere buruari autokritika egin beharko lioke". "EAJk ezin ditu ezker abertzalearen irakaspenik onartu, herritarren hitzak ez dituelako entzun nahi eta hitzemandakoa betetzen ari ez delako", esan du jeltzaleak.