Albisteak -

Europako hauteskundeak

Gardiazabalek EAJri: 'Euskadiren irudia denon artean garbitu dugu'

Atzo, Izaskun Bilbao jeltzaleak esan zuen EAJk lortu duela Euskadiren irudia garbitzea Europan. Bestalde, azken urteotan eraiki den Europa aldatu nahi dutela sozialistek esan du PSE-EEren hautagaiak.

PSEren ekitaldia, gaur, Bilbon.
PSEren ekitaldia, gaur, Bilbon.
PSEren ekitaldia, gaur, Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eider Gardiazabal Europako hauteskundeetarako PSE-EEren hautagaiak Izaskun Bilbao EAJren hautagaiak atzo esandakoari erantzun dio gaur. Bilbaok esan zuenez, jeltzaleek lortu dute Euskadiren irudia garbitzea Europan. Adierazpenoi Gardizabalek erantzun die "Euskadiren irudia, terrorismoak zikindutakoa, euskaldun guztien artean" garbitu dela.

Bilbon egin du gaur PSE-EEk ekitaldi politikoa, Europako Hauteskundeen harira. Gardiazabalek esan duenez, "Euskadik ez du inoiz irudi zikinik izan Europan. Hori bai, terrorismoaren erruz, orban beltzak izan ditugu, baina euskaldun guztion artean garbitu dugu irudi hori, ez zait bidezkoa iruditzen jeltzaleek meritu hori beraientzat hartzea".

Europako politikan egin nahi dituen aldaketak ere hizpide izan ditu hautagai sozialistak. Horren esanetan, "sozialistok ere ez dugu gustuko, eskuineko politika neoliberalak oinarri hartuta, azken urteotan eraiki den Europa hau, eta hori dela eta, Europako sozialistok kalera atera gara gure proiektua aurkeztera". Proiektu hau bi ideiatan oinarritzen da: "politika ekonomikoa aldatzea, hots, murrizketen ordez inbertsioak egitea, enpresei laguntzak ematea eta Erasmus bekak handitzea; eta politika soziala aldatzea. Gizarte politikari buruzko erabaki guztiak Europan hartzen ez badira ere, Estatuen erabakiak Europako erabakien menpe daude".

"Espainian, Rajoyk herritarrei zerbitzuak murriztu dizkietela ikusi dugu, eta hori Merkel eta enparauen eskuineko politikak inposatu du", azpimarratu du.

Bozkatzera joateko deia egin die Gardiazabalek herritarrei: "Europa hau gustuko ez eta aldatu egin nahi baduzue, maiatzaren 25eko hauteskundeetan parte hartzea ezinbestekoa da, bestela haiek erabakiko dute zuen ordez".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea