Europar Parlamentua berritzeko 2014an egingo diren hauteskundeei buruzko albisteak | EITB Europako Hauteskundeak

Europakoak 2019

12:21

Albisteak

Herritarren Foroa

Eurodiputatuek EBko politikak hurbildu dituzte Nafarroako gizartera

Erredakzioa

Osoko  bilkuren aretoak hartu du EBko erakundeen ekimenak hurbiltzeko eta horien erabakiak bultzatzeko asmoa duen foro hau.

  • Nafarroako Parlamentuko saio bat. Argazkia: EITB.

    Nafarroako Parlamentuko saio bat. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pablo Zalba (PPN), Ines Ayala (PSE) eta Iñaki Irazabalbeitia (Berdeak/Europako Aliantza Librea-Aralar) eurodiputatuek Europar Batasunaren ekonomia, gizarte eta genero alorretako politiken inguruko galderei erantzun dizkiete, Nafarroako Foru Parlamentuan egin den Herritarren Foroan.

Osoko bilkuren aretoak hartu du EBko erakundeen ekimenak hurbiltzeko eta horien erabakiak bultzatzeko asmoa duen foro hau. Europako Parlamentuan dauden ordezkarien eskutik jaso dituzte azalpenak bertan, Batasuna osatzen duten herriek maiatzaren 21ean eta 25ean (Espainian, 25ean) hurrengo urteotarako hautagaiak aukeratu aurretik.

Saioan, Nafarroako gizarte zibileko sektore askotako ordezkariek Europako erakundeen inguruko galdera ugari egin dizkiete eurodiputatuei, Nafarroako Parlamentuak komunikatu baten bidez zabaldu duenez.

Parlamentuko presidenteak, Alberto Catalanek, saioaren hasieran adierazi duenez, Herritarren Foroak gizartearen ordezkaritza zabal bati ematen dio hitz egiteko aukera, “alderdi politikoek dituzten ordezkariei eman beharrean”, baina saioan horiek ere izan dira ordezkatuta.

“Parte-hartze soziala bultzatu eta hausnarketa kolektiboa egiteko ariketa hau aukera ederra da herritar askok Europar Batasunean hartzen diren erabakien garrantziaz dituzten zalantzak eta nahasteak argitzeko”, azaldu du.

Horren harian azpimarratu duenez, “Europa urrun eta arrotz sentitu arren, gure legeriaren zati handi bat EBk zehazten du”.

Bere jardunean Europa “parlamentarioagoa eta demokratikoagoa” lortzeko bidean aurrera egin behar dela nabarmendu ostean, Catalanek “ahalik eta atxikimendu gehien” biltzearen alde egin du, “oraindik eraikitzen ari den proiektu soziala” babesteko; izan ere, “Europak askatasuna, berdintasuna eta giza eskubideak sinbolizatzen ditu, gure espazio politiko eta juridikoa osatzen duten baloreak”.

Bukatu baino lehen, Europako esparrua erabakitzeko esparru “eraginkor eta iraunkorra” bihurtzeko deia egin du, “gizarte aurreratuenak” sostengatzeko gai izan dadin, “aniztasunaren errespetuan” oinarrituta “mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa” lortzeko lanean jarraitzeko.

“Merezi du herritarrengandik gertuago dagoen Europa baten aldeko apustua egitea, denontzako lekua duen Europa baten alde egitea”, gaineratu du.

Nafarroako Foru Parlamentuko Mahaiko eta Bozeramaileen Batzordeko kideak eta talde guztietako parlamentariak izan dira saioan, eta erakundeetako, unibertsitateetako eta enpresa, gizarte, sindikatu eta kultur alorretako elkarteetako ordezkariak ere izan dira bertan.

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena