Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

Ezker Anitzak hurbiltasun printzipioa babestu du, ekoizpen eredu gisa

Koalizio ezkertiarrak "gure nekaziariei eta ekoizleei" babesa agertu die, Ordiziako merkatuan.

Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Ordizian. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Ordizian. EiTB
Ezker Anitza-Iratzarriren ekitaldia, Ordizian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker Anitza-Iratzarrik Europako ekoizpen ereduak "lur oreka eta hurbiltasun printzipioa" oinarri izan beharko lituzkeela uste du.

Koalizio ezkertiarrak ekitaldia egin du Ordizian, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, eta, bertan, Leire Martinez eta Iñigo Martinez hautagaiak izan dira.

"Ordiziako merkatuan gaude, tokian tokiko ekonomiak duen garrantzia aldarrikatzeko",  azaldu du Leire Martinezek. Ekitaldi honekin, gainera, "gure nekazariei eta ekoizleei" babesa agertu nahi izan diete.

Leire Martinezen esanetan, Ezker Anitza-Iratzarri koalizioa "beharrezkoa" da Europan, "guk ordezkatzen dugun ezkerra ez baitabil postureoan, ez dabil Kutxabank pribatizatzen eta ez dago EiTBn enplegu erregulazio espedienteak onartzeko prest; diferenteak gara".

Hautagai ezkertiarrak "Europan sinistu" egiten dutela azaldu du, "baina ez egoera honetan". "Europa eraldatu egin behar dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Ekonomia EAE albisteak Europako Parlamenturako Hauteskundeak 2024 Alderdi politikoak Prentsa digitalaren azken orduko Ordizia albisteak Albisteak Nekazaritza Ezker Anitza azken ordukoa Azokak gaur