Europakoak 2024 -
25-M
Europan 'euskal errepublika' eraikitzeko deia egin du EH Bilduk
Josu Juaristiren esanetan, Francoren diktaduratik 40 urtera, "haustura demokratiko faltak trantsizio demokratikoari buruz hitz egitea ekiditen du".
Erredakzioa
Josu Juaristi Europako Hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaiak "Europan euskal errepublika bat gaurtik eraikitzeko" deia egin die herritarrei, astelehen honetan, "justizia sozialaren oinarrien gain finkatzeko".
Juaristik agerraldi bat egin du Eibarren (Gipuzkoa), koalizio abertzalearen kontzentrazio batean, Espainiako II Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko.
Ekitaldi honetan, besteak beste, honako hauek izan dira: Xabier Mikel Errekondo eta Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak, eta Laura Mintegi, Juanjo Agirrezabala, Dani Maeztu eta Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak.
Hautagaiak II Errepublikako baloreak aldarrikatu ditu, bere hitzetan, sistema politiko hori, "bere akats eta hutsune guztiekin", "aurrerapauso bat izan zen herritarren eskubideen errespetuan eta aintzatespenean".
“Herrien askatasunagatik eta justizia sozialagatik eroritako guztiak” gogoratu ostean, Juaristik esan du, Frankoren diktaduratik 40 urtera, “haustura demokratiko faltak trantsizio demokratikoari buruz hitz egitea ekiditen du”.