Politika -

Donostian

EH Bildu 'Gipuzkoa eraikitzen ari da, ez dago kanpainan'

"Herri mailako garapena sustatzea ezinbestekoa da, eta oinarriak jartzen ari gara eragileak bat eginda lan egin dezaten", esan dute koalizioko ordezkariek.

Datozen hilabeteetako proposamen zehatzez mintzatu dira ekitaldiko partehartzaieak. Irudia: EFE
Datozen hilabeteetako proposamen zehatzez mintzatu dira ekitaldiko partehartzaieak. Irudia: EFE
Datozen hilabeteetako proposamen zehatzez mintzatu dira ekitaldiko partehartzaieak. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Beola EH Bilduko bozeramailearen esanetan, beste alderdiak ez bezala, koalizioa "ez dago hauteskunde-kanpainan” 2015eko udal eta foru hauteskundeetara begira, Gipuzkoa hobearen alde lanean baizik, "Gipuzkoa eraikitzen".

Beolak EH Bilduko kargudunek Donostiako Eureka Zientzia museoan egin duten ekitaldian hartu du hitza. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea ere izan dira, besteak beste, ekitaldi horretan.

Datozen hilabeteetako proposamen zehatzez mintzatu dira topaketa hauetan. Beolak baieztatu duenez, koalizioa politika egiteko modua aldatzen ari da, "aldaketaren alde" lan egiten eta Gipuzkoa "hobea" eraikitzen, kaleetatik, udaletatik eta Diputaziotik.

Ildo horretan, datozen hilabeteetan lurraldean zenbait proiektu gauzatuko dituztela azpimarratu du. "Beste alderdi batzuk itxurak egiten, eta 2015eko hauteskundeei begira kanpainan dauden bitartean, EH Bildu ez", gaineratu du. Beolaren hitzetan, koalizioko alkate eta zinegotziek "Gipuzkoa eraikitzeko lanean" jarraitzen dute, enplegua eta garapen ekonomikoa "lehentasuntzat" hartuta.

"Herri mailako garapena sustatzea ezinbestekoa da, eta oinarriak jartzen ari gara eragileak bat eginda lan egin dezaten", esan dute koalizioko ordezkariek. Gainera, EH Bilduren ildo politikoak "edozein gipuzkoarren beharrak asetzera" zuzenduta daudela ziurtatu dute, eta "ingurumenaren babesa eta bultzada ekonomikoaren arteko oreka bilatzen" dutela azpimarratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EH Bildu Gipuzkoa