Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

20:19

Hauteskunde Orokorrak

PP

Rajoyk ordena konstituzionala babesten dutenekin negoziatuko du

agentziak | erredakzioa

Jarduneko presidenteak Gobernu egonkorra nahi du, Espainiako Estatuaren barruan eta kanpoan ziurtasuna emango duena.

  • Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea.

    Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentea. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak esan du "gobernu egonkorra" lortzeko akordioa bilatuko duela ordena konstituzionala, Espainiaren batasuna eta subiranotasun nazionala babesten duten alderdiekin, eta Espainiak Europar Batasunean eta terrorismoaren kontrako borrokan betetzen duen paperarekin bat egiten dutenekin.

Rajoyk ez du argitu zeintzuk diren alderdi politiko horiek ("Nik ez dut alderdi politikorik aipatu", azpimarratu du), baina berretsi du PPren kezkekin bat egin behar dutela: norabide instituzionala, norabide ekonomiko eta soziala, eta Espainiaren lekua Europan.

Presidentearen arabera, herritarrek euren borondatea erakutsi zuten atzo, eta orain politikariei dagokie "arduraz eta Estatu zentzuarekin kudeatzea".

Gainera, argi adierazi nahi izan du Parlamentuaren zatiketak ezin duela "geldialdia" eragin, "txarra izango bailitzateke espainiar guztien interes orokorrarentzat".

"Espainiak ezin du zehaztasun politikorik gabeko garai bat igaro, azken bi urteotako lorpenak ezerezean gera daitezkeelako", gaineratu du.

Elkarrizketa gainerako alderdiekin

Hori dela eta, gainerako alderdiekin abiatuko dituen elkarrizketetan "eskuzabaltasunez, ikuspegi zabalarekin eta Espainiaren interes orokorra erdigunean jarrita" jokatuko omen du. "Hori da axola didan bakarra", azaldu du.

"Ahal dudan guztia egingo dut", berretsi du presidenteak, elkarrizketak noiz abiatuko diren zehaztu gabe. Izan ere, elkarrizketa horiek diskrezioz eta zuhurtziaz egin behar omen dira, "esaten dena zainduz, damutu beharrik ez izateko".

Bestalde, Rajoyk ohartarazi du Europak "Batasunaren akordioak beteko dituen" Espainiako Gobernua eskatzen duela, eta ez dadila "inor" etorri "arauak urratuko" dituela esanez. Europak "segurtasuna behar du" esanez amaitu du agerraldia.

Aznarrek kongresu irekia nahi du PPren barruan

Rajoyk iragarri du PPren presidente izaten jarraitzeko hautagai izango dela hurrengo Kongresuan. "Indartsu eta animatuta" ikusten du bere burua alderdia zuzentzen jarraitzeko.

Horren harira, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuaren presidente ohi eta PPren ohorezko presidenteak barne kongresu irekia aldarrikatu du alderdiaren Batzorde Nazionalaren bileran, eta Mariano Rajoyk Gobernua osatzeko saiakera egitea babestu du, alderdiko iturriek jakitera eman dutenez.

Horixe adierazi du Genovako egoitzan ateak itxita egin duten bileran. 2011tik lehenengo aldiz egon da Aznar bileran, eta Ana Botella Madrilgo alkate ohi eta emaztea ere bertan izan da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA

    orain albiste

    Albiste gehiago

    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena