Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

11:53

Hauteskunde Orokorrak A10

A28 hauteskundeak

Diputatu berriek ondasunen eta interesen aitorpena egin beharko dute lehen aldiz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hilean 3.800 euro baino gehiago kobratuko dute, eta araudi etiko berriari jarraituta, ezingo dute oparirik jaso.

  • Diputatuen Kongresuko irudia

    Diputatuen Kongresuko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igande honetako hauteskunde orokorretan aukeratuko dituzten Espainiako Kongresuko 350 diputatuek hilean 3.800 euro baino gehiago kobratuko dute, iPad tableta eta iPhone sakelako telefonoa estreinatuko dituzte eta, lehen aldiz, euren ondasunen zerrenda egin beharko dute, zehaztuta zein enpresak ordaintzen zien.

Gauzak horrela, Ganbarako Kode Etiko berria ezarriko zaie diputatu berriei eta, guztira, hiru aitorpen aurkeztu beharko dituzte: bata, ondasunen gainekoa; bestea, lan-jardueren ingurukoa; eta hirugarren bat, "interes ekonomikoei" buruzkoa. 

Gainera, "euren independentzia kolokan jar dezaketen" interes gatazkak saihesteko, diputatuek neurri guztiak hartu beharko dituzte, eta euren kabuz ezin badute egin, hori ebazteko egingo diren eztabaida eta bozketaren aurretik jakinarazi behar dute.

Araudi etiko berriaren arabera, diputatuek ezin dute "euren jarrerak baldintzatzeko asmoa izan dezaketen oparirik" onartu.

Kalte-ordainak eta plusak

Diputatu berriek lehenengo soldata kobratuko dute maiatzaren amaieran, maiatzaren 21erako aurreikusita dagoen Ganbara osatzeko lehenengo saioaren ostean. Egun horretan diputatuek karguaren zina egingo dute. Lehenengo soldatan apirilaren 29 eta 30eko zati proportzionala ere kobratuko dute.

Gutxieneko soldata hilean 2.972,94 euro gordinekoa izango da, eta Ganbaran egindako lanaren arabera, soldata osagarriak kobratuko dituzte: hilean 917,03 euro Madrilgo diputatuek, eta 1.921,20 euro gainerakoek. Gainera, Parlamentuan izandako karguaren arabera, ordezkaritza gastuetarako kalte-ordainak eta plusak ere aurreikusita daude.

Talde parlamentarioen bozeramaileek gehienez hilean 2.819,37 euro jasoko dute, eta Ganbarako lau presidenteordeeek, berriz, 3.060,92 euro. Kongresuko presidenteek, ordea, 9.651,04 euro jasoko dute.

Garraio gastuak ere Kongresuak ordainduko dizkie diputatuei, garraio enpresari zuzenean bidaia ordainduta edo diputatuek euren ibilgailua erabiliz gero kilometro bakoitzeko 0,25 euro ordainduta. Horrekin batera, Madrilgo taxi zerbitzuan urtean 3.000 euro gastatzeko aukera emango zaie.

Teknologia

Aurreko agintaldian diputatu izandakoek euren iPhone telefonoak erabili ahal izango dituzte, eta diputatu berriek 2018ko iPhone telefonoa ere jasoko dute. Gainera, iPad tableta bat ere emango diete, kasu honetan guztientzat berria, Applek aurreko modeloa fabrikatzeari utziko baitio. 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena