Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

hauteskundeak

09:58

Hauteskunde Orokorrak

KATALUNIA

Preso dauden hautetsi katalanek aske uzteko eskatu diote Gorenari, beren lana egiteko

AGENTZIAK

Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Sanchez, Josep Rull eta Raul Romeva buruzagi independentisten abokatuek idatzi bat aurkeztu dute Auzitegi Gorenean.

2:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Behin-behinean preso dauden Kataluniako buruzagi independentistetako bost hautatuak izan ziren apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan eta, ildo horretan, aske uzteko eskaera egin diote defentsa abokatuek Auzitegi Gorenari, beren lana egin ahal izan dezaten.

Oriol Junqueras, Jordi Turull, Jordi Sanchez eta Josep Rull Diputatuen Kongresurako hautatu zituzten eta Raul Romeva, ostera, Senaturako.

Halaber, litekeena da Auzitegi Gorenak horiek epaitzen jarraitu ahal izateko Kongresuari baimena eskatzea eta, hortaz, Kataluniako prozesuaren epaiketa bien bitartean bertan behera gelditzea.

Jordi Pina (Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turullen abokatua) eta Andreu Van Den Eynde defentsa abokatuek (Oriol Junqueras eta Raul Romevaren abokatua) idatzi bat aurkeztu dute gaur goizean Auzitegi Gorenean eta horren berri eman dute auzitegiaren atarian.

Defentsak aurkeztutako idatzian, ez da modu esplizituan eskatzen Kataluniako prozesuaren epaiketa bertan behera uztea. Hala ere, litekeena da Kongresuaren balizko suplikazio-idazkiaren ondotik hori gertatzea. Espainiako Gorteak maiatzaren 21ean osatuko dira.

Pinaren eta Van Den Eynderen esanetan, bost hautetsiak aske gelditzea ezinbestekoa da beren karguak hartzeko ez ezik, legegintzaldian zehar beren lana egiteko.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena