Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

19:09

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpaina - 7. eguna

Pozuetak (EH Bildu) 'ahots duina eta fidagarria' eramango duela esan du Asironek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Navarra Sumak "independentismoari aurre" egin nahi dio, PSNk "despopulazioa" izan du hizpide, eta Elkarrekin Podemos "birzentralizazioaren" aurka agertu da.

  • Joseba Asiron EH Bilduko kidea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

    Joseba Asiron EH Bilduko kidea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Kongresurako eta Senaturako hautagai nafarrek, hauteskunde orokorretatik hiru egunera, ahaleginak areagotu dituzte ostegun honetan herritarrei euren mezuak helarazteko, eta independentismoa, erronka demografikoa, autogobernua eta gizarte zerbitzuak izan dituzte hizpide.

Navarra Suma

Navarra Sumaren egoitzan egindako ekitaldi politikoan Senaturako hautagaiek adierazi dutenez, azaroaren 10a "independentismoari aurre egiteko aukera bat" da, eta, ildo horretan, boto "erabilgarri eta eraginkorrerako" deia egin dute, bereziki azpimarratuz "azaroaren 11 ezin dela izan damutuen eguna".

Alberto Catalan eta Amelia Salanueva kritiko agertu dira Pedro Sanchezen zein Maria Chiviteren gobernu sozialistekin, eta adierazi dute "aldaketarako aukerak" badaudela, baina horretarako, "Navarra Sumari emandako botoak beharrezkoak" direla.

"Independentismoari aurre egiteaz gain, independentistak ezin direla Nafarroako eta Espainiako gobernuetako kide izan PSOEri ozen esateko aukera dago ", esan du Catalanek.

PSN

Bestalde, Conchi Ruiz Kongresurako PSNren hautagaitzako bigarrenak Lizarran egindako ekitaldi batean esan duenez, erronka demografikoak sozialisten hauteskunde-programaren funtsezko zati bat hartzen du, "beharrezkoa baita despopulazioari heltzea, atzeraezinezko arazoa izan baino lehen".

Bere alderdiko hautagaiek eta kideek lagunduta, Ruizek azpimarratu du sozialistek "zerbitzu sozialak hobetu, indartu eta herrietara hurbiltzearen alde" egiten dutela, "eskuinak planteatzen duenaren guztiz kontrakoa".

Hala, "erronka demografikoaren aurkako estrategia onartzearen eta landa-ingurunean gizarte-, hezkuntza-, osasun-, laguntza- edo aisialdi-zerbitzuak ematearen aldeko" apustua azpimarratu du.

Elkarrekin Podemos

Ione Belarra Elkarrekin Podemosen Kongresurako hautagai nafarrak autogobernua izan du hizpide, eta alderdi moreak "42 diputaturekin eta ez 1ekin edo 2rekin" defendatzen duela baieztatu du.

"Zortea daukat", esan du Belarrak Iruñeko autobus geltokiaren aurrean egindako ekitaldi politikoan, "Nafarroa ulertzen duen eta gure herrialdea nazio anitzekoa dela ulertzen duen indar politiko bat ordezkatzen dudalako".

"Horregatik, beste indar batzuen saiakera birzentralizatzaileen aurrean, guk Nafarroaren autogobernua eta nafarren eskubide sozialak defendatzen ditugu 42 eserlekurekin, eta ez bakarrik 1 edo 2rekin", azpimarratu du.

EH Bildu

Joseba Asiron Iruñeko Udaleko EH Bilduren bozeramaileak Bel Pozuetarentzat eskatu du botoa, "Nafarroak Madrilen behar duen ahots ausart, zintzo, duin eta fidagarria" izateko. Huarten egindako ekitaldi batean egin ditu adierazpenok, eta hautagaiak "aurrera egiteko garaia" dela esan du. 

"Bel Pozuetak bidegabekeriei aurre egiteko adierazten dituen balioak, indarra, duintasuna, zintzotasuna eta ausardia” Nafarroako balioak dira, Asironen hitzetan; Nafarroa "anitza, benetakoa, bere buruari konplexurik gabe begiratzen diona eta bidegabekeriei eta inposizioei aurre egin diena" dela iritzita.

Geroa Bai

Prentsaurrekoan, Maria Solana Geroa Baiko Kongresurako hautagaiak Hitzarmen Ekonomikoaren alde egin du ostegun honetan, nafarren "ongizaterako eta oparotasunerako tresna eraginkorrenetako" gisa.

Krisi ekonomikoak "ondorio suntsitzaileak" izan dituela adierazi du Solanak, Espainiako Gobernuak "gaizki kudeatu" duelako, "Lehentasunak ezartzeko orduan sentsibilitate falta" erakutsi duelako.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena