Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

21:22

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpainaren amaiera

EAEko PPk 'zentzudunei' eskatu die botoa, 'gauzak aldatzeko'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alfonso Alonsok gogorarazi du zentro-eskuineko boto zatiketak eserleku bat eman ziola EH Bilduri Araban, eta beste bat Podemosi Bizkaian.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak "zentzudunei" eskatu die botoa, "gauzak aldatzeko".

EAEko PPk Gasteizen eman dio amaiera igandeko hauteskunde orokorretako kanpainari. Harekin batera, Mari Mar Blanco, Bea Fanjul eta Iñigo Arcauz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak izan dira.

Euskadiko 'popularren' buruak adierazi du PPk "berreskuratu" egingo duela apirileko bozetan galdutakoa. Orduan, ordezkaritzarik gabe geratu zen.

Horregatik, zentro-eskuineko botoa PPn biltzeko deia egin du Alonsok, eta gogorarazi du espazio politiko horretan izandako zatiketak eserleku bat eman ziola EH Bilduri Araban, eta beste bat Podemosi Bizkaian.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena