Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

23:01

Hauteskunde Orokorrak A10

Emaitzak

Navarra Sumak bi eserleku lortu ditu Nafarroan, eta EH Bilduk bat

eitb.eus

EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 16,97 eskuratuta, eta Elkarrekin Podemos laugarrena. Geroa Bai, berriz, ordezkaririk gabe geratu da berriro, Vox bezalaxe.

  • A10eko hauteskundeen emaitzak Nafarroan. Grafikoa: EiTB

    A10eko hauteskundeen emaitzak Nafarroan. Grafikoa: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Navarra Suma koalizioa (UPN, Ciudadanos eta PP) izan da indar bozkatuena Foru Erkidegoan igande honetan, A10eko hauteskunde orokorretan, eta jokoan zeuden bost diputatuetatik bi lortu ditu, apirileko hauteskundeetan bezala, botoen % 98,93 zenbatuta

Horrela, PSNk ordezkari bat galdu du aurreko hauteskundeetako datuekin alderatuta, baina bigarren indarra izateari eutsi dio. EH Bilduk, berriz, eserleku bat lortu du (apirilean ez zuen bat bera ere lortu Nafarroan), eta Elkarrekin Podemosek apirilean lortu zuen ordezkariari eutsi dio. Geroa Bai, berriz, ordezkaririk gabe geratu da berriro, Vox bezalaxe.

Zehazki, Navarra Sumak botoen % 29,59 lortu ditu, eta PSNk, % 25,04. EH Bildu hirugarren indarra da, botoen % 16,97 eskuratuta, eta Elkarrekin Podemos, laugarrena (% 16,62). Voxek botoen % 5,61 eskuratu ditu, eta ez du ordezkaririk izango, ezta Geroa Baik ere (% 3,81).

Bestalde, % 69,26ko parte-hartzea izan da, aurreko hauteskundeetan baino ia lau puntu gutxiago, eta abstentzioa % 30,74koa izan da.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena