Orokorrak -

Hauteskunde-kanpaina

PPk eta PSOEk 'ikusezin' bihurtu nahi dutela salatu du EAJk

Iñigo Urkullu EBBko presidentearen hitzetan, PSOE eta PP gobernatzeko bi eredu aurkezten "tematu" dira. Gobernatzeko bi era horien aurrean EAJren eredu "arrakastatsua" defendatu du Urkulluk.

EAJren ekitaldia, Beasainen

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alderdi jeltzalea "ikusezin" bihurtu nahi dute PPk eta PSOEk, Iñigo Urkullu EBBko presidenteak salatu duenez. "Aurrez aurreko asmakizunarekin" EAJ kanpainatik at utzi nahi izan dute, Urkulluren hitzetan. Bi hautagaiek ez zuten "ezer" esan Euskadiri buruz, erantsi du.

"Ez zuten Euskadi behin ere aipatu. Bakeagatik zoriontzeko ezta ere, PSOErentzat eta PPrentzat Euskadi ez da existitzen, amortizatu egin gaituztelako", adierazi du Basaurin (Bizkaia) egindako ekitaldi politikoan.

Adierazi duenez, sozialistak eta popularrak gobernatzeko bi modu aurkezten "tematu" dira. "Egia da gobernatzeko bi era daudela. Bata, porrot egin duena eta bost milioi pertsona langabeziara eraman dituena, baliabide publikoak xahutu eta ez duten dirua gastatzeaz gain. Eredu hori da PSEri eta PPri duela bi urtetik axola izan zaiena", azaldu du.

EAJren eredu "arrakastatsua"

Horren aurrean, EAJren eredu "arrakastatsua" defendatu du, haren hitzetan, "Euskadi moderno bat egin zuelako frankismoak utzitako industri desertutik", aurrekontuetan zorroztasuna jarrita, eta krisi ekonomikoak gaindituta, azpiegiturak berrituta eta pertsonei prestazio sozialak emateko sistema bat eraikita".

Halaber, asteazken honetan EAJren eredu hori jendeak eskertu egin duela nabarmendu du. "Euskadik bere eredu ekonomikoa Espainiara esportatu behar du. Euskadi Espainiarentzat Alemania Europarentzat bezala delako". Azken hori esan du Alfredo Perez Rubalcabak, gogorarazi du buruzagi jeltzaleak.

EAJk ez duela utziko PPren eta PSOEren Euskadi zentralizatu nahiak eraginik izaten gaineratu du, horregatik Euskadiren agerpena izateko ekimenak aurkeztuko ditu, eta Europar Batasunaren erabakien artean partaidetza izatea lortzen saiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea