Orokorrak -

Hauteskunde-kanpaina

EAJ: 'Amaiurrek autodeterminazioa defendatzen duela baino ez dakigu'

ETBn egindako elkarrizketa batean, Emilio Olabarriak esan du EAJren helburu nagusiak behin betiko bakea ezartzea eta 2015erako Euskadirentzat estatus politiko berria eskuratzea direla.

Emilio Olabarria, EAJk Gasteizen egin duen ekitaldian. EITB
Emilio Olabarria, EAJk Gasteizen egin duen ekitaldian. EITB
EAJren ekitaldia Gasteizen

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emilio Olabarria Kongresurako Arabako EAJren zerrendaburuak uste du Amaiurren alde bozkatzeak "itsuan emandako botoa" suposatzen duela, zer proposatzen duen argi ez dagoelako.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Olabarriak esan du koalizio soberanistak "programarik ez" duela, bere hautagaiak "ezezagunak" direla eta "erabakitze-eskubidea defendatzen dutela".

"Enplegua, hezkuntza eta osasungintzari dagokionez zer proposatzen duten ez dakigu. Amaiurri botoa ematea fede-ekintza da, emozioetan oinarritzen delako, arrazoi politikoan oinarritu beharrean", nabarmendu du.

Bestalde, datorren legegintzaldian behin betiko bakea ezartzea eta normalizazio politikoa lortzea izango dira EAJren helburu nagusiak, eta 2015erako Euskadirentzat estatus politiko berria erdietsi nahi dutela berretsi du.

Estatus politiko berri hori gauzatzeko aurretik negoziatzea, adostasunak bilatzea eta instituzioetan gehiengoak izatea beharrezkoa izango dela azaldu du, "ordenamendu juridikoan Estatuaren nazio-aniztasun izaera eta erabakitze-eskubidea aintzat hartzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea