AEB-ko Hauteskundeak -

Errepublikanoen batzarra

AEBetako ekonomia iraultzeko konpromisoa hartu du Paul Ryanek

Kongresista eta presidenteordegaiaren arabera, lau urteren buruan 12 milioi lanpostu sortzeko egitasmo bat dute eskuartean.

Paul Ryan Errepublikanoen Biltzarrean hitzaldi bat ematen. Argazkia: EFE
Paul Ryan Errepublikanoen Biltzarrean hitzaldi bat ematen. Argazkia: EFE
Paul Ryanek 12 milioi lanpostu sortzeko egitasmo bat duela adierazi du

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paul Ryan kongresistak onartu egin du AEBetako hauteskundeetan Alderdi Errepublikanoaren presidenteordegai izatea eta Mitt Romneyrekin batera AEBetako ekonomia iraultzeko konpromisoa hartu du.

"Onartu egiten dut nire belaunaldiaren eskaria, gure seme-alabei utziko diegun AEBetan gazteek aukerak eta zaharrek segurtasuna izan ditzaten", adierazi du Ryanek hitzaldiaren hasieran, Alderdi Errepublikanoa Tampan (Florida) egiten ari den batzarrean.

Ryanek gogor kritikatu du Barack Obama, eta "lidergo falta" leporatu dio. Ryanek esan du bera eta Romney agintzeko prest daudela eta "herrialde honen arazo ekonomikoak" konponduko dituztela.

"Egitasmo bat dugu klase ertaina indartzeko, datozen lau urteetan 12 milioi lanpostu berri sortzeko helburuarekin", azpimarratu du Ryanek, Obamak pilatu duen zorraren hazkundea kritikatu aurretik.

Hautagai errepublikanoak gogor jo du demokraten kontra, eta jarraitzaileek oso sutsuki erantzun diote.

"Ideiak amaitu zaizkie, haien momentua etorri zen eta joan egin da. Beldurra eta zatiketa dira geratzen zaien bakarra", adierazi du Ryanek, ia hitzaldi osoan AEBetako Administrazioa kritikatzen aritu den hautagaiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea