AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Errepublikanoen Batzarra

Clint Eastwoodek protagonismoa kendu dio Romneyri

Clint Eastwood izan zen gaueko izarra, Barack Obama “ikusezin” bati zuzendutako hiltzadi zorrotzarekin audientzia ustekabean harrapatuta.

Clint Eastwood izan da Romneyren gonbidatu berezia. Argazkia: EFE
Clint Eastwood izan da Romneyren gonbidatu berezia. Argazkia: EFE
Clint Eastwood izan da Romneyren gonbidatu berezia

03:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Clint Eastwoodek errepublikanoen txaloak jaso zituen, eta Mitt Romneyri berari protagonismoa kendu zion, Romneyk AEBetako Presidentetzarako hautagai izatea onartu zuen gauean.

Alboan zuen aulki bati zuzendu zion hitzaldia aktore eta zinema zuzendariak. Aulki hartan Barack Obama "ikusezin" bat zegoen esertia. Errepublikanoentzat aulki huts horrek Etxe Zuriak Obamaren agintaldian izan duen lidergo eza sinbolizatzen du. Txantxen bitartez, errepublikanoek eskaintzen dituzten aukerak laburtu, Obamak egindako gestio ekonomiko txarra kritikatu eta AEBn dagoen langabezia-tasa altuarekin amaitzeko eskatu zuen.

"Herrialdea gurea da, politikariak gure langileak dira", adierazi zuen ‘Gran Torino’ eta ‘Million Dollar Baby’ pelikulen zuzendariak; eta "norbaitek lana betetzen ez duenean, bota behar da", gaineratu zuen. Eastwooden ustez, Mitt Romneyk eta Paul Ryanek (presidenteorde izateko hautagaia) herrialdearen agintea lortzeko ordua heldu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea