AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Alderdi demokrataren batzarra

Michelle Obama, demokraten batzarreko lehen 'izarra'

Besteak beste, lehen damak eta Julian Castro San Antonioko alkateak inauguratu dute Alderdi Demokrataren bilera.

Michelle Obama, Etxe Zuriko berriemaileen afarian. EFE
Michelle Obama, Etxe Zuriko berriemaileen afarian. EFE
Michelle Obama, Etxe Zuriko berriemaileen afarian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Debbie Wasserman Schultz Alderdi Demokrataren Batzarreko presidenteak inauguratutzat eman du astearte onetan demokraten batzarra, Barack Obamar Estatu Batuetako hautagai izendatuko dute bertan.

Wasserman Schulzek hiru mazo-kolpe eman ditu podium batean, milaka pertsonen aurrean, bertan, ehunka hizlarik parte hartuko dute. Steve Kerrigan batzarreko presidenteak esan duenez, "herrialde honek aurrera egin dezan guztiok dugu jokatzeko paper bat".

Detroieteko eliza Ortodoxoko Nicholas apezpikuak ekitaldia bedeinkatu du. Halaber, Amber Rileyk "Glee" telebista saioko  abeslariak ereserki nazionala abestu du.

Michelle Obama AEBetako lehen damak eta Julian Castro San Antonioko (Texas) alkateek ere hitz egingo dute Charlotten (Ipar Carolina), Alderdi Demokrataren Batzarrean, hau da, Barack Obama ofizialki presidentegai izendatzeko lau eguneko ekitaldian.

Barack Obamaren emazteak haren lidergoari buruzko "ikuspegi pertsonala" emango du, Ben LaBolt Alderdi Demokrataren hauteskunde kanpainiako bozeramaileak kazetariei azaldu dienez.

Ondoren, Castrok historia egingo du. Izan ere, demokraten batzarreko inaugurazio ekitaldian hitzaldi nagusietako bat eskainiko duen lehen hispanoa izango da.

San Antonioko alkatea sendi apal batean hazi zen, baina ikasketak herrialdeko unibertsitate onenetan egin zituen. Horregatik, 'amets amerikarra'ren adibidetzat jartzen dute, eta askok 'Obama latino-amerikarra' deitzen diote.

Michelle Obamak eta Julian Castrok ez ezik, Alderdi Demokratako beste hainbat ordezkarik ere hitz egingo dute inaugurazio ekitaldian, hala nola Jimmy Carter presidente ohiak (bideokonferentziaz egingo du); Lincoln Chafee Rhode Islandeko gobernadoreak; Rahm Emanuel Chicagoko alkateak; Kal Penn aktoreak; Barack Obamaren arrebak, Maya Soetoro-Ngek, eta lehen damaren nebak, Craig Robinsonek.

Guztira, 6.000 ordezkari demokrata bilduko dira batzarrean (horietako 800, hispanoak). Astelehen honetan, hauteskunde programaren ildo nagusiak eztabaidatzen hasi dira, ekitaldi honetan bozkatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea