AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Hauteskunde-kanpaina

Obama eta Romney, latinoen botoen bila

Hautagaientzat berebizikoa izango da komunitate latinoaren botoa eskuratzea giltzarri diren zenbait estatutan erabakigarria izan daitekeelako. Komunitate hispanoan gehiago dira Obamaren alde daudenak.

Baliteke Eva Longoria demokraten batzarraren hizlarietako bat izatea. Argazkia: EFE
Baliteke Eva Longoria demokraten batzarraren hizlarietako bat izatea. Argazkia: EFE
Baliteke Eva Longoria demokraten batzarraren hizlarietako bat izatea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroko hauteskundeetara begira, komunitate latinoaren botoa gero eta garrantzitsua izango da. Izan ere, giltzarri diren zenbait estatutan berebiziko garrantzia izan dezakeelako. Inkestek Barack Obama demokrataren eta Mitt Romney errepublikanoaren arteko alde nabaria islatzen dute. Latino Decisionsek duela gutxi egindako inkesta baten arabera, hispanoen % 65 Obamaren aldekoak dira, eta % 26, Romneyren aldekoak.

Tampan (Florida) izan berri den errepublikanoen batzarrean, Alderdi errepublikanoak komunitate hispanoari zenbait keinu zuzendu zizkion, adibidez, Craig Romneyk (Mitten semea) aitak "gure herrialdea batzeko zer egin behar den badaki eta etorkinen nazio bat garela baloratzen du, amets amerikarra lortzeko desiran bat egiten duena" baieztatu zuen, gaztelaniaz. Bestetik, Marco Rubio hispanoak (presidenteorde izateko zerrendan egondakoa) batzarrean Romney aurkezteko ardura izan zuen.

Alderdi Demokratak, bestetik, komunitate latinoa AEBak osatzen duten dibertsitatearen parte garrantzitsua dela adierazi du Demokraten Batzar Nazionalaren Batzordeak komunikatu baten bidez.

Demokratek argi dute latinoen botoak oso garrantzitsuak izango direla. Hori dela eta, hispanoen presentzia nabarmena izango da batzarrean. Julián Castrok, San Antonioko (Texas) alkateak historia egingo du, irekiera hitzaldia egingo duen lehen hispanoa izango baita. Komunitate latinoari egindako beste keinu bat Obama ofizialki hautagai izendatu ondoren herrialdearen himnoa abesteko Marc Anthony abeslaria hautatu izana da. Gainera, baliteke Eva Longoria aktorea izatea hizlarietako bat.

Demokratak hispanoen babesa lortzen saiatuko dira, Obamak, hispanoen artean duen babesa azaroan botoetan nabari dadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea