AEB-ko HAUTESKUNDEAK -
Demokraten batzarraren ostean
Obamak lau puntuko aldea ateratzen dio Romneyri, inkesten arabera
Gallup enpresaren inkesta irailaren 1a eta 7a artean egin zuten. Datuei begiratuta, Obamak botien % 49 jasoko luke, eta Romneyk, aldiz, % 45.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidentek lau puntu ataratzen dizkio Mitt Romney arerio errepublikarrari, Gallupen azken inkestaren arabera. Inkestako datuek Alderdi Demokrataren Batzarra kontuan hartu dute, irailaren 3a eta 6a bitartean egin baitzuten.
Gallup enpresaren inkesta irailaren 1a eta 7a artean egin zuten. Datuei begiratuta, Obamak botoen % 49 jasoko luke, eta Romneyk, aldiz, % 45, eta Obamak ostegun gauean egindako hitzaldia kontuan hartzen dute, hautagaitza ofizialki onartu zuenean.
Demokraten batzarrak bi puntuko bultzada tzikia eman dio Obamari, baina, hala ere, arerioarekin teknikoki berdinduta dago. Inkestak % 2ko hutsegite tartea du eta 3.000 hautesleren iritziak bildu ditu.
Alderdi Errepublikarraren Batzarraren osteko inkestek hobekuntza oso txikia agertzen zuten Romneyren alde. Batzarra abuztuaren 27tik 30era egin zuten errepublikarrek, Florida.