AEB-ko Hauteskundeak -

Inkestak

Romneyk Obama gainditu du aurrenekoz

Hautagai errepublikanoak lau puntuko aldea du Pew ikerketa zentroaren inkestetan.

Mitt Romney. EFE
Mitt Romney. EFE
Mitt Romney. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mitt Romney AEBetako hauteskundeetarako hautagai errepublikanoak Barack Obama presidentea gainditu du, aurrenekoz, Pew ikerketa zentroaren inkestetan, lehen hauteskunde eztabaidaren ostean.

Boto-emaile potentzialen artean, Romneyk botoen % 49 lortuko lituzke, eta, Obamak, % 45, hau da, errepublikanoa 9 puntu hazi da azken inkestatik, irailetik.

Jada erroldatutako boto-emaileen artean (herrialde horretan bozkatu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharra dago), Romneyk botoen % 50 eskuratuko lituzke, eta, Obamak, % 46.

Pew zentroaren arabera, Romneyren hazkundea hilaren 3ko hauteskunde eztabaidaren ondorio da, aditu eta inkesta gehienek irabazletzat jo baitzuten.

"Orain, ideia berriak dituela eta, langabeziaren arazoa konpontzeko, Obamak baino ahalmen handiagoa duela uste dute boto-emaileek", esan dute, aipatu zentrotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea