Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
A-25en ostean
2015a baino lehen kontsulta bat deitzea adostu dute CiUk eta ERCk
Bi alderdiek “partekatutako zirriborro” batetik akordio baten hasiera lortu dute,autodeterminazio kontsulta “2015a baino lehen” izatea aurreikusteko.
Erredakzioa
CiUk eta ERCk “partekatutako zirriborro” batetik akordio baten hasiera lortu dute Parlamentuaren egonkortasunaren paktuan autodeterminazio-kontsulta “2015a baino lehen” izatea aurreikusteko, negoziaketatik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez.
Bi aldeek onartu dute “partekatutako zirriborroa”, baina ezin da behin betiko testutzat hartu, iturriek azaldu dutenez. Gainera, oraindik batzorde negoziatzailean akordio bat lortu beharra dute, ekonomia eta aurrekontu gaietan.
Kontsulta independentistari buruzko testuak CiUren eta ERCren jarrerak gerturatzeko balio izan du, baina ez dute data zehatzik erabaki. “2015a baino lehen” izateko nahia erakutsi dute soilik. Esquerrak 2014a baino lehen izateko iritzia zuen, eta legealdia amaitu baino lehen izateko nahia.
Zirriborroan ez dute ibilbide-orria zehaztu, hau da, erreferenduma nola ezarriko duten legezkoa edota zein pauso emango dituzten hori gauzatzeko, Gobernu zentralaren onespenarekin edo hori gabe.
‘Ez dago itxitako akordiorik’
CiUren ustez, ERCrekin lortutako akordio-hasierak partekatutako zirriborro moduan “ez du esan nahi itxitako akordiorik dagoenik”. Bi alderdien arteko irizpideak gerturatu egin direla ulertu beharra dago, federazioko iturrien arabera.
CiUk jarrerak gerturatzeari buruzko zuhurtziazko jarrera du, oraindik behin betiko akordioa galarazten duten zintzilik geratzen diren gauzak daudelako.
Horren haritik, ERCk azaldu duenez, behin betiko akordioa galarazten duen zailtasunetako bat honako hau da: CiUri kontsulta “legezko testuinguruaren barruan” izango dela jakitea gustatuko litzaioke bukaerako argibidean, ERCk, aldiz, aipamen hori kendu nahi du, “beharrezkoa ez” dela uste duelako eta deialdia “oztopatu” dezakeelako.
CiUk eta ERCk “partekatutako zirriborro” batetik akordio baten hasiera lortu dute Parlamentuaren egonkortasunaren paktuan autodeterminazio-kontsulta “2015a baino lehen” izatea aurreikusteko, negoziaketatik gertu dauden iturriek jakitera eman dutenez. Bi aldeek onartu dute “partekatutako zirriborroa”, baina ezin da behin betiko testutzat hartu, iturriek azaldu dutenez. Gainera, oraindik batzorde negoziatzailean akordio bat lortu beharra dute, ekonomia eta aurrekontu gaietan. Kontsulta independentistari buruzko testuak CiUren eta ERCren jarrerak gerturatzeko balio izan du, baina ez dute data zehatzik erabaki. “2015a baino lehen” izateko nahia erakutsi dute soilik. Esquerrak 2014a baino lehen izateko iritzia zuen, eta legealdia amaitu baino lehen izateko nahia. Zirriborroan ez dute ibilbide-orria zehaztu, hau da, erreferenduma nola ezarriko duten legezkoa edota zein pauso emango dituzten hori gauzatzeko, Gobernu zentralaren onespenarekin edo hori gabe. ‘Ez dago itxitako akordiorik’CiUren ustez, ERCrekin lortutako akordio-hasierak partekatutako zirriborro moduan “ez du esan nahi itxitako akordiorik dagoenik”. Bi alderdien arteko irizpideak gerturatu egin direla ulertu beharra dago, federazioko iturrien arabera. CiUk jarrerak gerturatzeari buruzko zuhurtziazko jarrera du, oraindik behin betiko akordioa galarazten duten zintzilik geratzen diren gauzak daudelako. Horren haritik, ERCk azaldu duenez, behin betiko akordioa galarazten duen zailtasunetako bat honako hau da: CiUri kontsulta “legezko testuinguruaren barruan” izango dela jakitea gustatuko litzaioke bukaerako argibidean, ERCk, aldiz, aipamen hori kendu nahi du, “beharrezkoa ez” dela uste duelako eta deialdia “oztopatu” dezakeelako.