Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

I27

EBk beste abisu bat eman dio independentismoari hauteskunde-kanpainan

Independentzia aldarrikatuz gero, Katalunia EBtik at geratuko litzatekeela adierazi du Europako Batzordeak. Rajoyren hitzetan, “itunak irakurtzea nahikoa da” hori jakiteko.

Katalunia independente bat Europatik kanpo geratuko litzateke EBren arabera

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniak independentzia aldarrikatuz gero EBtik at geratu eta beste herrialde bat izatera pasatuko litzatekeela adierazi du Europako Batzordeak hauteskundeetarako hamar egun eskas falta direnean.

Margaritis Schinas Europako Batzordearen bozeramaileak azaldu duenez, ?estatu kide baten zati batek independentzia aldarrikatzen baldin badu, hirugarren estatu bat izatera pasatzen da?.

?Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen jarrerak berdina izaten jarraitzen duela baieztatzen dut, 2004an Romano Prodi presidente ohiak adierazpenak egin zituenetik Europako Batzordeak esandakoaren ildo beretik?, erantsi du.

Lurralde independentea berriz EBko kide izateko ?berriro eskatu? beharko luke, Schinasen esanetan.

Europako Batzordearen jarrera goraipatu du Mariano Rajoy presidenteak. Espainiako Exekutiboaren buruaren ahotan, ?itunak irakurtzea nahikoa da estatu batetik banatzeak Europatik kanpo geratzea dakarrela ulertzeko?.

?Mehatxuen beldurrik? izan gabe bozkatzeko eskatu du Masek

Independentisten aurkako ?mehatxuei beldurrik? izan gabe bozkatzeko eskatu die Artur Mas Generalitateko presidenteak kataluniarrei. Junts pel Sik A9ko kontsultan bildutako 1,8 milioi ?baiezkoak? baino boto gehiago jasotzea eskatu du Masek.

Bere hautagaitzak gehiengo zabala lortu behar duela nabarmendu du buruzagiak Tarragonan, ?mundu guztian irakurtzeko, Madrilen zein Bruselan, nahiz eta orain esanak esan?.

?Zalantzak, mehatxuak eta ikarak? zabaldu nahi dituzte independentistak botoa ematera ez joateko, Masen ustez, eta demokrazia eta askatasun grinak erakusteko eskatu du Generalitateko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Batasun europarra