13:52

Udal eta Foru Hauteskundeak

Arrosaren eguna

'Lozorro'-tik ateratzeko eskatu dio Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Presoak eta banderak albo batera uzteko eta egungo beharrei erantzuteko eskatu dio.

1:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Lozorrotik ateratzeko, presoak eta banderak albo batera uzteko eta benetako beharrei heltzeko" eskatu dio Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari, "porrot egingo dutela badakigun independentzia prozesuak alboratuta".

"Utz ditzala albo batera presoak eta banderak eta benetako beharrei hel diezaiola. Erronka ez da guztiok porrot egingo dutela badakigun prozesu independentistak abiatzea. Benetako erronka gaur egungo beharrei erantzutea da", azpimarratu du.

Sozialistek "Arrosaren Eguna" ospatu dute gaur Durangon eta bertan izan dira Idoia Mendia euskal sozialisten burua, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia eta Mikel Torres Bizkaiko sozialisten burua. Mendiak azpimarratu duenez, "badago gobernatzeko beste modu bat", sozialistena, eta eskuina pentsiodunen bizitza murrizten ari dela kritikatu du. "Lau boto urratzeko txiroak txiroen kontra jartzen dituztenen jarrerarekin amaitu behar da. Ez dugu hesirik ezta mugarik nahi euskal herritarren artean", gaineratu du.

Inor inoren gainetik egongo ez den berdinen arteko Euskadi baten aldeko apustua egin du Mendiak. Halaber, EAJ, EH Bildu, PP eta Podemos kritikatu ditu. Euskadiko sozialisten buruzagiaren esanetan, EAJk nazionalisten aldeko politika egiteko nahi du agintea. Bestalde, "ezetzaren komandoa" izatea egotzi dio EH Bilduri eta "eskubideen eta askatasunen murriztailea" izatea, ostera, PPri. "Gorako bidean dauden alderdi horiek zerua ukitu nahi dutela esaten dute, baina ez dute lurra ere ukitzen", adierazi du Podemosi erreferentzia eginez.

Ekonomiari dagokionez esan du "hainbat herritar gaizki pasatzen ari diren bitartean" ez dagoela errekuperazio ekonomikorik. "Lehendakariak hitz egin dezala langabeekin eta Ertzaintzako, EiTBko eta Osakidetzako langileekin", adierazi du.

Pedro Sanchezek adierazi du PSOEk "argi-ilun" asko metatu dituela historian zehar eta "akatsetatik" ikasi duela. "ETAren terrorismoaren amaierak ere sigla batzuk -PSOErenak- eta izen batzuk ditu: Rodriguez Zapatero, Felipe Gonzalez, Patxi Lopez eta Perez Rubalcaba. Hori da gure ondarea", adierazi du.

Bestalde, Mikel Torres PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusiak azpimarratu du alkate sozialistek "euste-hormak" eraiki dituztela Alderdi Popularraren "murrizketen aurrean". "Arazoak konpontzeko egiten dugu politika, ez berriak sortzeko", nabarmendu du. Azkenik, gaineratu du maiatzaren 24ko hauteskundeetatik aurrera alkate sozialista gehiago izango direla Euskadin.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena