Udal eta foru hauteskundeak -

Hauteskundeak

M26ko hauteskundeetako emaitzak: informazioa zuzenean eitb.eus atarian

EiTBk udal eta foru hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitza guztiak eskainiko ditu une oro.

Maiatzaren 26ko hauteskundeak
Maiatzaren 26ko hauteskundeak
Maiatzaren 26ko hauteskundeak

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

eitb.eus atariak udal eta foru hauteskundeetako emaitzak eta Europako hauteskundeetakoak kontsultatzeko aukera eskainiko du. Informazio guztia etengabe berrituko da maiatzaren 26an.

Euskal Irrati Telebistaren (EiTB) atari digitalak informazio osatua eskainiko du hauteskunde gauean. Udal eta foru hauteskundeen inguruko datuez gain, Europako hauteskundeen datuak ere kontsultatu ahal izango dira. Gaueko bederatzietatik aurrera, Euskadiko foru hauteskundeetako emaitzak eta Nafarroako foru hauteskundeetako emaitzak izango dira ikusgai. Datuak probintziaz probintzia ere ikusi ahal izango dira.

Esteka honetan, Arabako foru hauteskundeetako emaitzak ikusi ahal izango dituzu. Bizkaiko foru hauteskundeetako emaitzak, berriz, esteka honetan izango dituzu. Gipuzkoako foru hauteskundeetako emaitzak ere ikusi ahal izango dira bertan.

Udal hauteskundeen informazioa ere izango da eskuragai. Esteka honetan, Arabako udal hauteskundeetako emaitzak ikusi ahal izango dituzu. Bizkaiko udal hauteskundeetako emaitzak, berriz, esteka honetan izango dituzu. Gipuzkoako udal hauteskundeetako emaitzak ere eskuragai izango dira, esteka honetan. Nafarroako udal hauteskundeen emaitzak hemen izango dira.

Gaueko hamaiketatik aurrera Europako Parlamenturako hauteskundeen emaitzak kontsultatu ahal izango dira.

Horrez gain, hauteskundeekin lotutako informazioa izango da une oro eitb.eus-en. Hauteskunde gauean gertatzen den guztia argazki, bideo, testu eta audio bidez jasoko da.

Zuzeneko jarraipena ere eskainiko da. ETB1eko eta ETB2ko emisioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira. EiTB Taldeko irratiak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Radio Vitoria) ere, zuzenean jarraitu ahal izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa gaur EAE Europako hauteskundeak emaitzak Europako hauteskundeak Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Parlamentua Hauteskundeak gaur Udal eta foru hauteskundeak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak 2023 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak