Udal eta foru hauteskundeak 2023, Euskadin eta Nafarroan | EITB Hauteskundeak albisteak

Udalen osaketa

20:40

Udalen osaketa

Kanpaina itxiera

PP: 'Jendeak gugan konfiantza du berriro, kalean nabaritzen da'

Agentziak | Erredakzioa

Kanpaina Gasteizko hotel batean itxi du Alderdi Popularrak. Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak hitza hartu du. "Gaur askoz alaiago, baikorrago eta itxaropentsuago gaude", adierazi du.

0:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan PPk egun "zaila" izan zuela onartu du Alfonso Alonso Euskadiko Alderdi Popularraren presidenteak, baina kanpaina honetan zehar itxaropena berreskuratu eta berriro jendeak PPrengan konfiantza duela ziurtatu du. "Kalean nabaritzen da", azpimarratu du.

Euskadiko PPk hauteskunde kanpaina itxierako ekitaldi nagusia Gasteizko hotel batean egin du. Leticia Comeron eta Raquel Gonzalez Gasteizko eta Bilboko alkategaiek, hurrenez hurren, hitza hartu dute mitinean. Borja Semper Donostiako alkategaia, ordea, ez da ekitaldian izan, nahiz eta aurreikusita egon.

Javier Maroto PPko Antolakuntza idazkariordeak ere parte hartu du ekitaldian. Marotok ez zuen eserlekurik lortu Diputatuen Kongresuan, apirilaren 28ko hauteskundeetan, eta Gasteizko Udalerako zerrendan azkena da.

"Gaur askoz alaiago, baikorrago eta itxaropentsuagoa gaude", nabarmendu du Alonsok. PP Euskadin "gehiengo sozialak" mobilizatzeko gai da, erantsi duenez.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena