Udal eta foru hauteskundeak -

M26

'Erakundeen egonkortasuna' bermatzen duen alderdia dela aldarrikatu du PSEk

Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaiak "aldaketaren aldeko botoa" PSEra bideratzea eskatu du.

Alfredo Retortillo
Alfredo Retortillo
Retortillo: ‘EAJren legegintzaldia galdutako legegintzaldia izan da Barakaldon’

0:49

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du igandeko hauteskundeetan bi aukera baino ez daudela: EAJ edo PSE, eta esan du sozialisten aldeko botoa "koherentea" den bakarra dela "erakundeen egonkortasuna eta bizikidetza" lortzeko.

EAEko sozialistek Barakaldon egin dute hauteskunde kanpainaren amaiera ekitaldia. Bertan, duela lau urte, 50 boto ingurugatik galdu zuten Alkatetza, eta orain berreskuratu egin nahi dute.

Mendiaren esanetan, "zarataren eta ezegonkortasunaren profesionalen aurrean, sozialistak erakundeen egonkortasunaren bermatzaileak gara". Gainera, udalak eta aldundiak "zatiketa sortzeko" erabiltzea galaraziko dutela gaineratu du.

Bestalde, Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaiak "aldaketaren aldeko botoa" PSEra bideratzea eskatu du, hiriak azken lau urteetan bizitako "blokeoa" gainditzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Idoia Mendia PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak