Udal eta foru hauteskundeak -

M26 hauteskundeak

Akatsak aztertzea eskatu dio Marlaskak M26ko botoak zenbatu zituen enpresari

Asteazkenean hasi eta larunbatean bukatuko dute maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitza ofizialak jakinarazteko prozesua.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa
Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa Scytl-Vector enpresarekin bildu da bart. Maiatzaren 26ko hauteskundeetako behin behineko emaitzak jasotzeaz arduratu zen enpresa horrekin izandako bileran, webgune ofizialean jasotako akatsak aztertzea eta "erantzun azkar bat" ematea exijitu die Scytl-Vectorreko arduradunei, Ministerioko bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Azken orduotan Gobernuak eta Ministerioak berak eman dute emaitzekin izandako akatsen berri.

Dirudienez, botoak zenbatu zituen enpresak erabilitako argitalpen-irizpideengatik gertatu ziren akatsak. Izan ere, lurralde bakoitzeko laburpena azaltzen den lekuan "boto erabilgarriak" soilik islatu zituzten, eserleku kopurua bazter utzita. Udalerri bakoitzeko informazioa kontsultatzean, ordea, ikusgai zegoen aipatu informazioa.

Moncloako iturriek astelehenean ziurtatu zutenez, hauteskundeetako lehiaketa irabazi zuen aldi baterako enpresa-elkarteak prest dauka dagoneko webgunearen bertsio berria, eta asteazkenerako erabilgarri egotea aurreikusi zuten hasiera batean.

Hain zuzen ere, asteazkenean hasi eta larunbatean bukatuko dute maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitza ofizialak jakinarazteko prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak