X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bildu, baliorik gabe

Bildu: 'EBk ez du onartuko demokraziaren kontrako eraso hau'

Koalizioaren arabera, "Gorenaren epaia PSOEk eta PPk adostutako erabaki judizialaren estalkia besterik ez da" eta Konstituzionalak argudioak onartzen ez baditu "bozak baliogabetzea" eskatuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk ohartarazi du Europar Batasunak ez duela onartuko "demokraziaren kontrako eraso hau", Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak baliogabetzeko eman duen ebazpena. Izan ere, Bilduren ordezkarien arabera, "Gorenaren epaia PSOEk eta PPk adostutako erabaki judizialaren estalkia besterik ez da".

Bilbon emandako prentsaurreko batean Pello Urizar EAren idazkari nagusiak, Oskar Matute Alternatibaren buruak eta Martin Garitano Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak ehun inguru jarraitzaile eta kideren babesarekin azaldu dutenez, Auzitegi Konstituzionalak ez badu helegitea onartzen "Europara jotzeko aukerak irekita jarraitzen du" eta, gainera, "hauteskundeak baliogabetzea" eskatuko dute.

Era berean, Europako epaileek eskariari jaramon egingo diotela eta EBk ez duela "demokraziaren kontrako erasorik" onartuko ohartarazi dute.

EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen duten koalizioak gaurgoizean jaso du Gorenaren ebazpena eta 48 orduko epea izango duKonstituzionalean helegitea aurkezteko, eta epaitegi horrek ostiralabaino lehen hartu beharko du erabakia, orduan hasiko baitahauteskunde-kanpaina.

Gorenaren autoa "onartezina" dela salatudute eta "Espainian botere banaketarik ez dagoela" uzten omen duagerian,&' || 'nbsp; Gorenaren erabakiak ez duelako "zentzurik", izan ere,Bildu osatzen duten alderdiek eta koalizioaren hautagai guztiek "ETArenagindupean" jarduten dutela diote, "baina ez dute neurri juridikorikjasaten".

"Indarrak batzea"

Egoera horri "aurre egiteko", Bilduk "inoiz baino ardurahandiagoarekin" jokatuko omen du eta alderdi politiko guztien "indarrakbatzea" bilatuko du.

Patxi Lopez lehendakariarekin, PSErekin eta PSNrekin biltzeko nahia ere agertu dute eta ebazpenaren kontrako ekimenak aztertzen ari direla azaldu dute, baina "erantzunaren protagonismoak herritarrena" izan behar duela argituta.

Bilduren ordezkariek ziur esan dute datozen hauteskundeetan parte hartuko dutela.

Ilegalizazioaren aurkako mobilizazioak Bilbon

EAk, Alternatibak, ezker abertzaleak, LABek, STEE-EILASek eta beste 15 erakundek elkarretaratzeak deitu dituzte astearte honetarako, hilak 3, Bilboko Arriaga Plazan "Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez" leloarekin; "aukera politikoen ilegalizazioa gizartearen osotasunari eragiten dion arazoa" dela salatzeko mobilizazioa da.

Antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez, manifestazioa Bilboko hainbat "alderdi politikok, eragile sozialek eta sindikatuk" deitu dute, Bilduren zerrenden inpugnazioa salatzeko.

Azaldu dutenez, protestaren helburua "gizarte honetako zati garrantzitsu baten ilegalizaioaren aurrean" erantzun "zabala eta anitza" ematea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea