X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Bilduren zerrendak, baliogabe

Rubalcaba: 'Batasunak ez duela ETArekin hautsi esan du Gorenak '

Barne Ministroa "pozik" agertu da Auzitegi Gorenaren erabakiarekin eta epaileei "lanean" uzteko eskatu du, "presioek" ez baitute balio bere ustez

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak bere "poza" agertu du gaur Auzitegi Gorenak Bildu koalizioaren zerrenda guztiak baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurrean, bere ustez "arrazoia" eman baitzaie Fiskaltzak eta estatuko Abokatutzak aurkeztutako errekurtsoei. Honek guztiak "joko demokratikora itzultzeko", ezker abertzaleak ez duela "ETArekin hautsi" erakusten du ministroaren esanetan.

"Beti esan dut legez kanpoko Batasunak ETArekin hautsi behar zuela joko demokratikora itzultzeko, eta Auzitegi Gorenaren iritziz hori ez da behar bezalako argitasunez egin, horregatik gaur oraindik ezetz esan zaie", azaldu du Rubalcabak Mocloan eman duen prentsaurrekoan.

Gorenaren erabakiak "onartzea eta errespetatzea" merezi duela azpimarratu ostean, ministroak hurrengo pausoan, Auzitegi Konstituzionalean, epaileei "lanean" uzteko eskatu du, hoberena "gertatuko denaren gainean iritzirik ez ematea" dela argudiatuta.

Edozein kasutan, bi auzitegien arteko desberdintasuna egin du Konstituzionalak Gorenaren erabaki bera hartuko duen galdetutakoan, "Konstituzionala Konstituzionala da eta Gorena, berriz, Gorena", esan du eta erabakitzen dena Gobernuak "onartu eta errespetatu" gaineratu du.

"Presioek ez dute balio"

Gorenaren erabakiak euskal gizartean izango duen eraginaren gainean ez du iritzirik eman nahi izan Rubalcabak, ezta Bilduren auzitegietako prozesuaren gainean PPk egindako deklarazioen gainean ere. Horren ordez, materia honetan "bereziki zuhurra" izan behar dela azpimarratu du eta epaileak direla erabakiak hartu behar dituztenak esan du eta "onartu egin behar da esaten dutena", gaineratu du.

Ministroak Eusko Alkartasunaren eta Alternatibaren gainean hitz egitea ekidin du; bi alderdi demokratiko horiei zuzenean eragin die Bilduren zerrendak baliogabetzeak. Rubalcabak Auzitegi Konstituzionalaren erabakiari itxaron nahi dio, "bere momentuan, prozesua amaitzen denean balorazioak egingo ditugu, edo ez", azpimarratu du.

Urkullurekin eta Trillorekin elkarrizketak

Iñigo Urkullu EAJko liderrak egindako oharpenen gainean, Bilduren zerrenden inpugnazioa Gobernuarekin duen harremanean oso presente izango duela, alegia, ministroak balorazioa egitea ekidin du, baina aitortu du atzo (igandea) Urkullurekin hitz egin zuela "beti" entzuten duelako esaten duena. "Atzo Iñigo Urkullurekin hitz egin nuen azken egunetan komunikabideen bitartez hitz egin genuelako. Elkarrizketa zuzena eta interesgarria izan zen. Esaten duena beti entzuten dut erreflexio bat merezi duelako" azaldu du Rubalcabak , eta gaineratu du, Federico Trillorekin, PPko Justizia ordezkariarekin ere hitz egin zuela.

Rajoy: "Erabakia bidezkoa eta beharrezkoa da"

Mariano Rajoy PPko presidenteak, berriz, Bilduri buruz Auzitegi Gorenak hartutako erabakia baloratu du gaur, astelehena, eta honen hitzetan, "ETAko marka batek hauteskundeetan ez egoteko erabaki bidezkoa eta beharrezkoa da".

"Espainiarren gehiengoak onartutako lege batean oinarritutako erabakia da", azaldu du, "honen arabera, Espainia Zuzenbidezko Estatua da eta guztiok legearen menpean gaude".Melillan egindako ekitaldi publiko batean PPko buruzagiak baieztatu duenez, "zorioneko gaude". Gainera, epaia baieztatuko duten itxaropena erakutsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea