X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Manifestazioa

Urizar: 'Euskal Herriak ez du betorik eta debekurik onartzen'

Milaka lagun bildu dira ostegun honetan Bilbon Bilduko hautagai-zerrenden deuseztapenaren aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasuna alderdiko idazkari nagusiaren hitzetan, "euskal gizarteak berak erabaki nahi du, eta Euskal Herriak ez du betorik eta debekurik onartzen". Bilbon Bilduren alde eta "Hauteskunde demokratikoen alde, ilegalizaziorik ez" leloarekin egin den manifestazioan egin ditu Urizarrek adierazpenok.

Urizarren esanetan, hiritarren erantzuna "erabatekoa" izan da. Bilduren aldeko manifestazioa Bihotz Sakratutik atera da.

"Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan eskatzen du gizarteak, eta gaur ozen eta argi eskatuko dugu, PPk zein PSOEk konturatu daitezen; Euskal Herriaren etorkizuna Euskal Herriak erabaki behar baitu", esan du.

Bestalde, Oskar Matute Alternatibako bozeramailearen hitzetan, "euskal gizarteak ez du Bildu kanpoan uzten duen epaia ulertuko.

"Jende askok estrategiatzat jo du gai hau. Bilduko kideak pairatzen ari direna ez dugu inorentzat nahi. Hauteskunde-kanpainaren hasiera prestatzen egotea gustatuko litzaiguke, beste alderdiak egiten ari diren bezala", adierazi du.

Milaka lagun bildu dira ostegun honetan Bilbon Bilduko hautagai-zerrenden deuseztapenaren aurka.

Manifestazioa 20:00etan hasi da eta bukatzean parte hartzaileak bilduta mantendu dira Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain.

Manifestazioaren pankartaren atzean Bilduko bozeramaile nagusiak izan dira: Pello Urizar EAko idazkari nagusia; Oskar Matute Alternatibako bozeramailea; eta Martin Garitano Garako kazetaria eta Gipuzkoako zerrendaburua.

Halaber, manifestazioan Eusko Alkartasuna alderdiko kideak, besteak beste, Rafa Larreina edo Unai Ziarreta, eta ezker abertzaleko kideak, Niko Moreno, Tasio Erkizia edo Marian Beitialarrangoitia, besteak beste. Era berean, Unai Sordo EAEko CCOOko idazkari nagusia izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea