X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Langabezia desagerrarazteko egingo du lan Gipuzkoako EBk

Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EBren hautagaiak, Arantxa Gonzalezek, esan duenez, Gipuzkoako Diputazioak langileak zuzenean kontratu beharko lituzke, "azpikontrataziora jo beharrean".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Gonzalez Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko Ezker Batuaren hautagaiak uste du Gipuzkoako Gobernuak "zuzenean" kontratatu behar dituela gizarte-zerbitzuetako langileak, "azpikontrataziora jo gabe eta lurralde honetan enplegua sortzeko motore bilakatzeko".

Tolosan egindako ekitaldi politiko batean egin ditu adierazpenok. Ekitaldi horretan Jose Maria Vieities (EB) alkategaiak ere hartu du parte. Gonzalezek agindu du gogor lan egingo duela, "Gipuzkoan dauden 43.000 langabeek enplegua lor dezaten". Gipuzkoako ekonomia-sarea indartzearen alde egin du eta, bide horretan, enplegua sortzeko herri-ekimenak abian jarri behar direla esan du, hala nola, degradatuta dauden zonaldeak berritu, energia berriztagarriak bultzatu eta hondakinak birziklatu. Langabeziak gehien kolpatutako zonaldeetarako EBk "enplegu eta trebakuntza planak" prestatuko dituela iragarri du. Era berean, lanpostuak mantentzeko konpromisoa hartzen duten enpresei diru-laguntzak emango dizkietela agindu du. Horrez gain, emakumezkoek lan-esparruan gizonezkoen baldintza berak izateko neurriak hartuko dituztela adierazi du, emakumeen integrazioa errazteko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea