X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Bilduk PNV eta PSOEren 'botere banaketarekin' amaitu nahi du Bizkaian

Koalizioak Foru Aldundira "aldaketa" eramateko konpromisoa hartu du, "gutxi batzuei soilik mesede egiten dien EAJren kudeaketa eredua" amaitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu koalizioak Bizkaiko Foru Aldundira "aldaketa" eramateko konpromisoa hartu du eta maiatzaren 22tik aurrera EAJren eta PSOEren "gehiengo absolutuak eta boterearen banaketa lotsagarria" amaitu egingo direla ohartarazi du.

Bilduren Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiek ekitaldi batean parte hartu dute gaur Gernikako Juntetxean lurraldera "aldaketa" eramateko konpromisoa agertuz.

Haien esanetan, "Aldundian politika egiteko eredua aldatuko duten sobernaisten eta ezkertiarren batasuna" ordezkatzen dute. Horren harira, "gutxi batzuei soilik mesede egiten dien EAJren kudeaketa eredua" amaitu dela ohartarazi dute eta "Bizkaiak, gainerako lurraldeekin batera, autodeterminazioa lortzeko bidean Euskal Herria solidarioa" eraiki behar duela aldarrikatu du.

Zuriñe Gaintza Bilboko eremuko zerrendaburuak azpimarratu du Bilduk zerga politikaren erreforma egin nahi duela krisiari bermeekin aurre egin ahal izateko. Hori horrela, "gehien dutenei zerga gehiago kobratzea eta Ondarearen gaineko Zerga berreskuratzea" proposatu dute.

"Neurri fiskal horiei esker politika sozialetan gehiago gastatuko dugu, hori baita Bilduren erabateko lehentasuna", Gaintzaren arabera. Era berean, "kudeaketa publikoko zerbitzu sozialen sarea" sustatzeko konpromisoa hartu dute, "behar guztiak asetzeko aurrekontuarekin eta ordainketa partekaturik gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea